Janari-furgonetekin kalean saltzeko baimen-eskabidea

Vitoria-Gasteizko udalerrian food truck edo gastrofurgo bidez kalez kaleko salmenta egiteko baimena eskatzea.

Deialdiaren oinarriak: Food truck edo gastrofurgoak 2023-2025

Kalez kaleko salmentan aritzeko, deialdi honen oinarrietan jasotako baldintza guztiak bete beharko dira. Horien artean:

  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea.

  • Merkataria Gizarte Segurantzaren araubidean alta emanda egotea eta kuotak ordainduta izatea. Baldintza hori bete beharko dute beren ardurapeko langileek. Lizentzia bakoitzeko ezin izango dira bi titularkide baino gehiago egon.

  • Udalaren baimena izatea.

  • Tasak epe barruan ordaintzea.

  • Hirugarren herrialdeetako zerbitzu-emaileek egiaztatu beharko dute betetzen dituztela bizileku- eta lan-baimenen arloan indarrean dagoen legerian ezarritako betebeharrak.

  • Udal honekin zordun ez izatea.

  • Erantzukizun zibileko asegurua, indarrean dagoen eta egunean dagoen merkataritza-jardueraren arriskuak estaltzen dituena.

  • Araudi espezifikoetan ezarritako baldintza higieniko-sanitarioak edo bestelakoak betetzea.

  • Ematen diren lizentziak pertsonalak eta besterenezinak izango dira, eta debekatu egingo da lizentzia horiek eskualdatzea.

  • Debekatuta dago lanpostuan baimenik gabeko pertsona bat egotea.

(e)tik (e)ra.

Osasun Baimena; halakorik ez izatera, janari-furgoneta homologatzen duen agiria.

  • Zirkulazio-baimena eta IATren kopia.

  • Ibilgailuaren argazkiak.

  • Memoria teknikoa, eskatzailearen izenean teknikari eskudunak egina eta izenpetua.

  • Pertsona fisikoa bada:

    • Titularraren eta titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopiak, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatutako lan eta egoitza baimenen fotokopiak.

    • Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten kopia, bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.

  • Pertsona juridikoen kasuan: Eratze eskrituren fotokopia; Eskatzailearen ordezkatze-ahalmena eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.

Eskabideei lehentasuna emateko agiriak

  • Ibilgailuaren hobekuntzak, irisgarritasun alorrean.

  • Gizarteratze enpresen kasuan, estatutuen fotokopia.

  • Kalitate-egiaztagiriak.

  • "0 km" produktuen hornitzaileen agiriak.

  • Tresna konpostagarrien hornitzaileen ziurtagiriak.

  • Soldatapeko langilerik ez izatera, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria eta enpresaburuaren jarduera-ezaren egiaztagiria.

  • Soldatapeko langilerik izatera: TC2 edo azken hilabeteko langileen zerrenda izenduna.

  • Jardueraren deskribapen-txostena, deialdiaren oinarrien arabera.

  • Titular eskatzaileak, azken 3 urteetan, marketinarekin, bezeroaren arretarekin, saltokiaren irudiarekin eta/edo antzekoekin lotutako Europar Batasuneko prestakuntza-ikastaroetara joan izanaren eta aprobetxamenduaren ziurtagiri ofiziala. Ziurtagiri horretan ikastaroaren guztizko ordu-kopurua adierazi beharko da.

  • Titular eskatzaileak euskaraz badakiela egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri ofizial eguneratua.

Esleipendunek aurkeztu beharreko dokumentazioa

2023ko martxoaren 7tik 15era, esleipendunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Titularraren argazki bat, agiri tamainakoa.

  • Tasa eta fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria.

  • EJZn alta ematea edo EJZko alten eta bajen ziurtagiria, dagokion epigrafean.

  • Saltzaileen elikadura-higienearen arloko prestakuntza-ziurtagiria.

  • Ordainketa-agiria eta erantzukizun zibileko aseguru-poliza, salmenta-jarduerak eragin ditzakeen kalte-galerak estaltzeko.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Merkataritza

Ebazteko epea: 2 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.