eseu


Jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa

Hauxe da tasa honen zerga-egitatea: interes orokorreko hornikuntza-zerbitzuak eskaintzen dituzten eta auzotar guztiei edo gehienei eragiten dieten zerbitzuak dituzten enpresek udal jabari publikoko lurzoruaren, lur-azpiaren edo gainaldearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea. 

Interes orokorreko hornikuntza-zerbitzuak eskaintzen dituzten eta auzotar guztiei edo gehienei eragiten dieten zerbitzuak dituzten enpresek ordaindu behar dute tasa, udal jabari publikoko lurzoruaren, lur-azpiaren edo gainaldearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten dutenean. Aurreko ataletan adierazitako zerbitzuen honakoak bilduko dira, bereziki: ura, gasa, elektrizitatea eta telefonia finkoa zein bestelako komunikabideak, baldin eta hornitzeko udal jabetza publikoko sare eta antena finkoak baliatzen badituzte, bakarrik edo hein batean.

Hornikuntzengatik aitortutako diru-sarreren zenbateko guztia ezin izango da udalerrian kokatutako kontagailuetan edo neurtzeko bestelako tresnetan erregistratutako kontsumoen batuketa baino baxuagoa izan.

Urte osoan irekita.

Tasa horren kuota hiru hilean behin kobratzen da. Aitorpena hiruhileko naturala amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte, aurkeztu behar da, edo horren ondo-ondoko hurrengo egun baliodunean.

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


  • Tasan alta emateko, hiru hilean behin autolikidazioa aurkeztu beharko da, hornidura-mota eta zerga-oinarria osatzen duten taldeetako bakoitzean jasotako diru-sarreren bolumena adierazita. Zure enpresa egoitza elektroniko honetan gaitzeko, agiri hauek helarazi behar dizkiguzu helbide elektroniko honetara hacienda@vitoria-gasteiz.org:
    • Enpresaren datuak:
      • Enpresaren izen soziala.
      • IFZren zenbakia eta IFZren kopia.
      • Helbide postala.
      • Posta elektronikoa.
      • Telefonoa.
    • Pertsona baimenduaren datuak, hots, ziurtagiri elektronikoa bere izenean duenaren, eta egoitza elektronikoan tasaren autolikidazioa egingo dituenarenak:
      • Izen-abizenak.
      • NANaren zenbakia eta NANaren kopia.
  • Enpresa edo entitate hornitzaileak Gasteizko Udalaren aurrean aurkezten duen lehen aitorpenaren kasuan, eskabide-orri bat ere aurkeztu beharko da Erregistro elektronikoan, non Gasteizko udalerrian hornikuntza-zerbitzua eman duen lehen aldiaren data adieraziko baita. Gainera, hiru hilean behingo fakturazioa aurkeztu beharko du udal honen autolikidazioen webgunean.
  • Horrez gain, beste batzuen sareak erabiltzen dituzten enpresek sare horien titularrei ordaindutakoa egiaztatu beharko dute, diru-sarreren jaitsiera justifikatze aldera. Egiaztagiri horrekin batera, erabilitako sarearen jabea den enpresa edo erakundea identifikatu behar da.

Interes orokorrekoak diren edo auzokide guztiei edo askori eragiten dieten hornidura-zerbitzuak ematen dituzten enpresak edo erakundeak. Aurreko ataletan adierazitako zerbitzuen honakoak bilduko dira, bereziki: ura, gasa, elektrizitatea eta telefonia finkoa zein bestelako komunikabideak, baldin eta hornitzeko udal jabetza publikoko sare eta antena finkoak baliatzen badituzte, bakarrik edo hein batean.


Aitorpena hiruhileko naturala amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte, aurkeztu behar da, edo horren ondo-ondoko hurrengo egun baliodunean. Likidazioa hiru hilean behin egin behar da.

Enpresa edo entitate hornitzaileak Gasteizko Udalaren aurrean aurkezten duen lehen aitorpenaren kasuan, eskabide-orri bat ere aurkeztu beharko da Erregistro elektronikoa, non Gasteizko udalerrian hornikuntza-zerbitzua eman duen lehen aldiaren data adieraziko baita.

Gainera, hiru hilean behingo fakturazioa aurkeztu beharko du udal honen autolikidazioen webgunean.


Tasan alta emateko, hiru hilean behin autolikidazioa aurkeztu beharko da, hornidura-mota eta zerga-oinarria osatzen duten taldeetako bakoitzaean jasotako diru-sarreren bolumena adierazita. Aldez aurretik, Egoitza elektronikoan gaitu behar da enpresa (ikus Dokumentazioa atala)


Ezin da tasa hori ordaintzeko aitorpenak posta arruntez, posta elektronikoz edo erregistro elektronikoz aurkeztu. Tasa horri dagozkion azken aitorpenak Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan egingo dira, bai eta ordaindu ere, 2024ko urtarrilenetik aurrera.

Hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua eta 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren jarduera eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua bitarteko elektronikoen bidez onartzen duena, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harreman elektronikoak izateko duten betebeharra arautzen duena.


Hornidurak egiteko besteren sareak erabiltzen dituzten enpresek fakturazioaren diru-sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei sareetarako sarbideagatik edo interkonexioagatik ordaindutako kopuruak. Gainera, identifikatu egin behar da erabilitako sarearen enpresa edo erakunde jabea.


Hiruhileko fakturazioaren zenbatekoa zero edo negatiboa denean, aitorpen horri ez zaio alta emango udal honen egoitza elektronikoaren autolikidazioen webgunean.

Kasu horretan, zero zenbatekoen edo zenbateko negatiboen aitorpena aurkeztu beharko da Erregistro elektronikoa, Ogasun Saileko Zerga Kudeaketako Zerbitzuari zuzendutako idazki batean.


Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.