Lehen erabilerarako lizentzia eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Instalazioetarako obra handiko lizentzia eskaera
Energia-sareekin edo telekomunikazioekin zerikusia duten obrak edo instalazioak baimentzen dituen lizentzia eskatzea.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Obra handietarako lizentzia eskabidea
- Euskarri digitalean gehitutako agirien erantzukizunpeko aitorpena: (dokumentazioa euskarri elektronikoan aurkeztuz gero)
Dokumentazioa formatu digitalean aurkezten baduzu, erantzukizunpeko adierazpena erantsi behar duzu, euskarri digitalaren edukia zehazteko.
Obra-lizentzia (Instalazioak) tramitatzeko behar den informazioa.
Obrak egiten hasi aurretik, nahitaezkoa da exekuzio-proiektua ikus-onetsia aurkeztea.
Tasa Ordenantza Fiskalen 3. epigrafean (ICIO) eta 7.5. epigrafean jasota dago.
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
- Eraikuntzaren kode teknikoa
- Ordenantza, Lerrokadura, Sestra, Zuinketa Akta eta Amaierako Planoei buruzko Udal Ordenantza
- Ordenantza, Bide publikoan zangak egin eta Laginak Hartzeari buruzko Udal Ordenantza
- 7 Ordenantza, Jabari publiko lokalaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa -energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak
- 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzeko legea
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzko Legea
- 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den dekretua
- 1627/1997 Errege dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza obretako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituen errege dekretua
- 2267/2004 Errege dekretua, Abenduaren 3koa, industria-establezimenduetako suteen aurkako segurtasun-araudia onartzen duen errege dekretua
- 346/2011 Errege dekretua, Telekomunikazioen Azpiegitura Komunen Araudia
Obra handi gisa izapidetuko dira instalazioak:
- Transformazio-zentroak instalatzea.
- Ataltze-maniobrako zentroak instalatzea.
- Transformazio-zentroetan gelaxkak handitzea.
- Lotura-linea berriak.
- Telefonia-antenak legeztatzea.
- Instalazio fotovoltaikoak.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Eraikuntzak
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.