Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Ingurumen-jardunbide egokientzako Itun Berdea sarietarako hautagaitza aurkeztea
Ekimenari atxikitako enpresek (beren jardueren ingurumen) inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko- martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa publikoki aitortzea du xede ITUN BERDEA Sarietarako deialdi honek.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 52 zk., 2024ko maiatzaren 10ekoa
Itun Berdearekin bat egin duten enpresak. Kontutan izan Itun Berdeari atxikitzeko prozesua irekita dagoela etengabe, eta hautagaitzak aurkezteko azken egunera bitartean atxikitzen diren enpresak aurkeztu ahal izango dira sarietara.
- Itun Berdeari atxikita egotea.
- Indarrean dagoen araudiko betebeharrak betetzea, eta indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, erregelamenduz zehaztutako moduan.
- Enpresa ezingo da inolaz ere administrazioak abiarazitako prozedura zigortzaile batean murgildua egon, edo egona izan.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ingurumen jarduera egokien Itun Berdea saria. Eskaera eta zinpeko deklarazioa
- Ingurumen jarduera egokien Itun Berdea saria. Eranskina: Fitxa teknikoa
- Enpresaren IFZren kopia, eskabidea aurkezten duen pertsonaren nortasun-agiria, eta hura titularra ez bada, ordezkatze-ahalmenaren egiaztagiria.
- Garatutako jardunbide egokiaren eta hartutako neurrien alderdirik nabarmenenak zehazten dituen oroitidazkia, non orobat zehaztu ahal izango diren horren ondorioz ingurumenean eta enpresan izandako emaitzak eta onurak.
Deialdiko 7. oinarrian adierazitako gainerako agiriez gain.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Enpresak
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.