Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako C1 ingeleseko, frantseseko eta alemaneko titulu ofiziala lortzeko dirulaguntzen eskabidea
Vitoria-Gasteizen erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko C1 titulu ofiziala lortzeko dirulaguntzen eskaera, hizkuntzen tituluek eta ziurtagiriek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin baliokide direnen arabera.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 98zk. 2025eko irailaren 1a
Gasteizen erroldatutako 18 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak.
- Vitoria-Gasteizen erroldatuta egotea 2024ko irailaren 1etik dirulaguntza-eskaera aurkezteko epea amaitu arte.
- Titulazioa lortzeko unean 18 eta 30 urte bitartean eduki beharko dira (beteta).
- Deialdi honetan jasotako titulazioak onarpen ofiziala izan beharko du, hizkuntzak egiaztatzen dituzten titulu eta ziurtagirien eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arteko baliokidetasunen arabera.
- Titulazioa 2024ko urriaren 1etik dirulaguntza-eskaera aurkezteko epea amaitzen den egunera artekoa izan beharko da.
(e)tik (e)ra.
Zehaztutako datak behin-behinekoak dira. Zehazki, epea hogei egun baliodunekoa izango da, deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Aurreikusita dago irailaren hasieran argitaratzea.
- Titulua lortu duen pertsonaren NANaren kopia.
- Dirulaguntza eskatzen duen pertsonaren NANaren kopia, titulua lortu duen pertsona ez bada.
- Titulua lortzeko ordaindutakoaren ziurtagiria.
- Lortutako titulu ofizialaren kopia. (Titulua oraindik jaso ez bada, titulua lortu dela ziurtatzen duen agiria).
- Titulazioa lortu duen pertsona gaztearen banku-titulartasunaren ziurtagiria.
- Helburu bererako beste dirulaguntza-deialdi batzuetan eskabidea egin bada edo dirulaguntza lortu baldin bada, hori egiaztatzen duen dokumentazioa, eta zenbatekoa, baldin eta batera finantzatzea aurreikusten bada.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoa-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Informazio gehiago
Telefonoa: 945 16 13 30
Posta elektronikoa: infogaztea@vitoria-gasteiz.org
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Gazteria
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: 1 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.