eseu


Ikastetxeentzako dirulaguntzak, ikasteko zailtasunak dituzten neska-mutikoei laguntzeko: Eskabidea

Gasteizko ikastetxeentzako dirulaguntzak, ikasteko zailtasunak dituzten Lehen Hezkuntzako haurrek laguntza psikopedagogikoa jaso dezaten.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 72 zk., 2024ko ekainaren 28koa

Lehen Hezkuntza irakasten duten Gasteizko ikastetxeek.

Hezkuntza-laguntza hori 2024-2025an jasoko duten ikasleak hauek izango dira soilik:

  • 2023-2024 ikasturtean laguntza horien onuradunak izan diren Lehen Hezkuntzako ikasleak, betiere 2023-2024 ikasturtean beka horiei uko egin ez badiete eta erakunde publikoetatik pareko laguntzarik jasotzen ari ez badira.

  • Deialdi honek bultzatzen duen laguntza psikopedagogikoa lehen aldiz eskatzen duten Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak, betiere erakunde publikoetatik pareko beste laguntzarik jasotzen ari ez badira.

Salbuespen gisa, eta betiere ezohiko baldintzarik badago, Hezkuntza Zerbitzuak baloratu ahal izango du deialdiaren oinarrietan adierazten ez diren Lehen Hezkuntzako ikasturteetan matrikulatutako haurrei dirulaguntzak emateko proposamena.

(e)tik (e)ra.

Hezkuntza Zerbitzuan diru laguntza lehen aldiz eskatzen bada, edota datuak aldatu badira:

  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen (IFK) fotokopia.
  • Banku-erakundeak emandako ziurtagiri eguneratua; agiri horretan, kontu-zenbakia eta kontuaren titularra agertuko dira, kontuan hartuta, betiere, ikastetxeak izan behar duela titularra.

Ikastetxeak familiaren baimena bermatuko du, ikasleek eskatutako arreta psikopedagogikoa jaso dezaten. Horretarako, baimen-dokumentua erabil dezakezu, baina ez da beharrezkoa eskabideari eranstea.

Edozein arrazoirengatik ikasleren batek arreta psikopedagogikoaren saioak alde batera uzten baditu, aldi baterako edo behin betiko, ikastetxeak egoera horren berri eman beharko dio Udalaren Hezkuntza Zerbitzuari uko egiteko dokumentuaren bidez.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Telefonoak: 945 161227 edo 945 161230

Posta elektronikoa: hezkuntza@vitoria-gasteiz.org 

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Hezkuntza

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.