eseu


Ibilgailuek bide publikoa okupatzeko baimen berezia eskatzea

Ibilgailuek bide publikoa okupatzeko baimen bereziak ematea.

Eskaera erreserba hasi baino gutxienez 5 egun baliodun lehenago egin behar da (ez dira baliodunak izango: asteburuak, jaiegunak edo zubiak).

Urte osoan irekita.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Bakq.


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: permisos.trafico@vitoria-gasteiz.org


Tasa Ordenantza Fiskalen 7.4 epigrafean jasota dago.

Zirkulazio erriak hartzeko bada, posta elektroniko bidezko tramitazioa ondoko helbide honetara bidaliko da: ocupacioncarril@vitoria-gasteiz.org

Hala badagokio, une horretan agindutako fidantza ordaindu behar da. Ibilgailu berezia erabiltzen bukatu ondoren, udal teknikariek ikuskatuko dute lekua, eta , bidezko denean, itzuli egingo da fidantza.

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.