Hobaria babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeagatik
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) - Hobariak eta salbuespenak: Etxebizitzetako obra eta instalazioetarako hobaria energia-eraginkortasunaren etiketa lortzeko
Etxebizitzetan energia-eraginkortasunaren etiketa lortzeko egiten diren birgaikuntza energetikoko obra eta instalazioak. Hobari horren helburua da tratamendu hobea ematea eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria duten etxebizitzei.
- Obra subjektu pasiboen ohiko etxebizitzan egitea.
- Etxebizitzak energia-eraginkortasunaren A motako etiketa (% 90eko hobaria) edo B motako etiketa (% 50eko hobaria) izatea.
- LEHENDIK ERAIKITAKO ERAIKINAREN (edo zati baten) energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa aurkeztu behar da.
- EZ du balio PROIEKTUAREN energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketak.
- Bateraezina da gainerako hobariekin.
- Indarrean dagoen legediaren arabera nahitaez inbertitu beharrekoak ez diren diru-kopuruen gainean bakarrik aplikatuko da.
Energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez izapidetzen da, hura baita Euskal Autonomia Erkidegoko Energiaren Agentzia.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 945 16 11 32
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
Hobaria eskatzea
- Obra-lizentziaren eskaerarekin batera eskatuko da hobaria.
- Energiaren Euskal Erakundean (EEE) tramitatzen ari dela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.
Hobaria ematea
Obra amaitutakoan, LEHENDIK ERAIKITAKO ERAIKINAREN (edo zati baten) energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa aurkeztu behar da.
Hobarien portzentaia Ordenantza Fiskalen 3 epigrafean jasota dago.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) dauden hobari ezberdinak ezin dira aldi berean aplikatu.
Erlazionatutako tramiteak
-
-
Hobaria eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko egiten diren lanengatik
-
Hobaria etxebizitzetan lanak egiteagatik (errentaren arabera)
-
Hobaria 65 urtetik gorako pertsonentzako egokitze lanengatik
-
Hobaria EJZ-IAEn milioi 1 eurotik beherako eragiketa-bolumena dutenentzako
-
Hobaria ikastetxeetan egindako egokitze lanengatik
-
Eguzki-energia autokontsumorako aprobetxatzeko hobaria
-
Area degradatu izendatutako auzoetako hiri-berroneratze integraleko obretarako hobariak
-
Etxebizitzetan birgaikuntza integrala (energetikoa eta irisgarritasuna) egiteko hobaria
-
Auzoetako birgaitzeko proiektuen energia berriztagarriak sartzeko hobaria
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.