eseu


Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) - Hobariak eta salbuespenak: Auzoetako birgaitzeko proiektuen energia berriztagarriak sartzeko hobaria

Hobari horren helburua da tratamendu hobea ematea energia berriztagarriak sartzeko asmoz auzoak modu integralean birgaitzeko egiten diren proiektuei.

  • Auzoak modu integralean birgaitzeko proiektu baten barruko obrak izatea eta Gasteizko Udaletxeak onetsitako proiektua izatea (% 60ko hobaria).
  • Bateraezina da gainerako hobariekin.
  • Indarrean dagoen legediaren arabera nahitaez inbertitu beharrekoak ez diren diru-kopuruen gainean bakarrik aplikatuko da.

Urte osoan irekita.

Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 945 16 11 32


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


  • Obra-lizentziaren eskaerarekin batera eskatuko da hobaria

Hobarien portzentaia Ordenantza Fiskalen 3 epigrafean jasota dago.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) dauden hobari ezberdinak ezin dira aldi berean aplikatu.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.