Hobari subjetiboa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Hobaria babes ofizialeko etxebizitzengatik eta etxebizitza sozialengatik
Zerga-kuotaren % 50eko hobaria dute, eta higiezina eraikitzen bukatu den urtearen hurrengo hiru urteetan ezartzen da. Hobari hori zuzenean aplikatzen da, beraz, ez da eskatu behar.
Behin epea bukatuta, hobaria luzatzeko eska daiteke.
- Babes ofizialeko etxebizitzetarako dagoen hobari orokorra ezartzeko aukera amaitutakoan ezartzen da.
- Babes ofizialerako jatorrizko hobaria 2019an amaitua izan behar da.
- Etxebizitzaren jabeak edo haren ezkontideak ezin dute beste etxebizitzarik izan.
- Etxebizitzak jabearen ohiko egoitza izan behar du.
- Familia unitatearen sarrerek ez dituzte gaindituko zerga ordenantzan ezarritako mugak.
Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.
(e)tik (e)ra.
Tasa horri dagozkion hobariak 2025eko uztailaren 30era arte eska daitezke. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
Hobarien protzentaia Ordenantza Fiskalen 1 epigrafean jasota dago.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 2/2021 Foru dekretua, Foru Gobernu kontseiluaren 2/2021 araugintzako foru dekretua, irailaren 29koa. onestea Ondasun Higiezinen gaineko zergaren fortu arauaren testu bategina
- 158/2016 Akordioa, Diputatuen Kontseiluarena, martxoaren 22koa, behin betiko onartzen duena ondasun higiezinen gaineko zergari lotutako lurzoruaren eta hiri eraikinen balioztapen txostena, Gasteizko udalerriari dagokiona
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.