Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Hobaria babes ofizialeko etxebizitzengatik eta etxebizitza sozialengatik

Zerga-kuotaren % 50eko hobaria dute, eta higiezina eraikitzen bukatu den urtearen hurrengo hiru urteetan ezartzen da. Hobari hori zuzenean aplikatzen da, beraz, ez da eskatu behar.

Behin epea bukatuta, hobaria luzatzeko eska daiteke.

  • Babes ofizialeko etxebizitzetarako dagoen hobari orokorra ezartzeko aukera amaitutakoan ezartzen da.
  • Etxebizitzaren jabeak edo haren ezkontideak ezin dute beste etxebizitzarik izan.
  • Etxebizitzak jabearen ohiko egoitza izan behar du.
  • Familia unitatearen sarrerek ez dituzte gaindituko zerga ordenantzan ezarritako mugak.

Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.

(e)tik (e)ra.

Zerga horri dagozkion hobariak 2026ko uztailaren 30era arte eska daitezke. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


Hobarien protzentaia Ordenantza Fiskalen 1 epigrafean jasota dago.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.