Hobaria babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeagatik
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) - Hobariak eta salbuespenak: Hobaria etxebizitzetan lanak egiteagatik (errentaren arabera)
%80ko hobaria aplikatuko da obretarako eta etxebizitzetako instalazioetarako etxebizitzaren jabearen edo esleipendunaren errentak 3. Ordenantza Fiskalean agertzen diren kopuruak gainditzen ez dituenean (Kontsultatu Araudia atala).
Hobari hau zuzen aplikatzeko, guraso edo tutoreek eta etxean bizi diren emantzipatu gabeko adin txikiko seme-alabek osatzen dutena joko da familiako kideen kopurutzat. Baldin eta familiako kideek PFEZaren banako aitorpena egitea erabakitzen badute, familiako kide horien banako oinarri eta kuotak batuz aterako dira zerga oinarria eta kuota likidoa.
Urte osoan irekita.
Hobariak obra lizentziarako eskabidea aurkezten den unean eskatu behar dira, edo likidazioa jasotzen denean (egindako likidazioa jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean).
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
Hobarien portzentaia Ordenantza Fiskalen 3 epigrafean jasota dago.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) dauden hobari ezberdinak ezin dira aldi berean aplikatu.
Erlazionatutako tramiteak
-
-
Hobaria eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko egiten diren lanengatik
-
Hobaria 65 urtetik gorako pertsonentzako egokitze lanengatik
-
Hobaria EJZ-IAEn milioi 1 eurotik beherako eragiketa-bolumena dutenentzako
-
Hobaria ikastetxeetan egindako egokitze lanengatik
-
Eguzki-energia autokontsumorako aprobetxatzeko hobaria
-
Etxebizitzetako obra eta instalazioetarako hobaria energia-eraginkortasunaren etiketa lortzeko
-
Area degradatu izendatutako auzoetako hiri-berroneratze integraleko obretarako hobariak
-
Etxebizitzetan birgaikuntza integrala (energetikoa eta irisgarritasuna) egiteko hobaria
-
Auzoetako birgaitzeko proiektuen energia berriztagarriak sartzeko hobaria
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.