eseu


Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) - Hobariak eta salbuespenak: Hobaria eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko egiten diren lanengatik

EOIZren % 80ko hobaria aplikatuko da eraikinak egokitzeko egiten diren obretan, baldin eta irisgarritasun-zailtasunak dituzten pertsona taldeei bertara sartzea edo bertan bizitzea errazten bazaie horrekin, dela igogailuak instalatuz, dela ate eta sarrerak edo antzekoak aldatuz.

Urte osoan irekita.

Hobariak obra lizentziarako eskabidea aurkezten den unean eskatu behar dira, edo likidazioa jasotzen denean (egindako likidazioa jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean). 

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


Hobarien portzentaia Ordenantza Fiskalen 3 epigrafean jasota dago.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) dauden hobari ezberdinak ezin dira aldi berean aplikatu.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.