eseu


Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Hobari subjetiboa

Baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonen etxebizitzei tratamendu fiskal hobea ematea da hobariaren xedea. Zergaren kuota osoaren gainean aplikatzen da, zuzenean.

    Eskuratzeko moduko daturik ez duten pertsonek eskatu beharko dute soilik, alegia:

    • Errenta aitorpena Araban egiten ez badute, edo diru-sarrerarik aitortu ez badute. Aitorpena beste probintzia edo lurralde batzuetan egiten badute.
    • Jabeak izan arren, katastro erreferentzien basean urtarrilaren 1ean titular gisa ageri ez badira.

    Gainontzekoei ofizioz aplikatuko zaie eta Arabako Foru Aldundiak hobariaz balia daitezkeen jabeen datuak emango ditu:

    • Aitorpena Araban egiten dutenen errenta datuak.
    • Aitorpena aurkeztu beharrik ez dutenen diru-sarrerei buruzko datuak, baldin eta pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratzen badituzte (aitorpena egiteko muga gainditu gabe).

    Baldintzak

    • Etxebizitza erabilera duten katastro erreferentziei baino ez zaie aplikatuko.
    • Etxebizitzaren jabea pertsona fisikoa izatea.
    • Titularra edo haren ezkontidea ezin dira beste etxebizitza baten jabe izan Gasteizko udalerrian. Pertsona bat bigarren etxebizitza baten jabea dela jotzen da haren jabetzaren % 50en edo gehiagoren titularra denean.
    • Dena delako etxebizitzak jabearen ohiko egoitza izan behar du.
    • Hobari hori bateraezina da erreferentzia horren gainean aplikatzen den beste edozeinekin.
    • Familia unitatearen diru-sarrerak Ordenantza Fiskalean agertzen den hobarien taulan azaltzen direnak izango dira gehienez ere (ikus Araudiaren Atala). Familia errenta kalkulatzeko aurreko bi urteetako errenta aitorpena hartuko da aintzat. (2025ean 2023ko errenta aitorpena aurkeztu beharko da). Datu hauek hartzen dira aintzat:
      • Errenta aitorpena: zerga-oinarria (zerga-oinarri orokorra gehi aurrezpenaren zerga-oinarria) ken pentsio konpentsatzaileak eta urteko mantenuak.
      • Beste diru-sarrera batzuk: errenta aitorpenik egin ez bada, baina pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratu badira (aitorpena egiteko muga gainditu gabe), diru-sarrera horien zenbateko osoa hartuko da kontuan.
      • Famili unitatearen diru-sarrerak batzen dira. Guraso edo tutoreek eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabeek osatzen dute.

    Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira. Emateko baldintzak urtero egiaztatuko dira.

    (e)tik (e)ra.

    Tasa horri dagozkion hobariak 2025eko uztailaren 30era arte eska daitezke. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.

    Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

    Erregistro elektronikoa

    • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria, Bakq.


    Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


    Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


    • Jabeen eta ezkontideen errenta aitorpena, duela bi urteko diru-sarrerei dagokiena: esaterako, 2025ean 2023ko errenta aitorpena aurkeztu beharko da.
    • Eskriturak, epaia edo jabetza egiaztatzen duen beste edozein agiri publiko (jabetza dena delakoaren izenean ez badago).

    Hobaria ukatuz gero, errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Diru-sarreren kalkulua

    Datu hauek hartzen dira aintzat:

    • Errenta aitorpena: zerga-oinarria (zerga-oinarri orokorra gehi aurrezpenaren zerga-oinarria) ken pentsio konpentsatzaileak eta urteko mantenuak.
    • Beste diru-sarrera batzuk: errenta aitorpenik egin ez bada, baina pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratu badira (aitorpena egiteko muga gainditu gabe), diru-sarrera horien zenbateko osoa hartuko da kontuan.
    • Famili unitatearen diru-sarrerak batzen dira. Guraso edo tutoreek eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabeek osatzen dute.

    Hobarien protzentaia Ordenantza Fiskalen 1 epigrafean jasota dago.

    Informazio gehiago

    Saila: Ogasuna

    Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

    Isiltasunaren ondorioa: Ez du

    Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

    Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

    Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

    Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

    Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

    010 (+34 945 16 11 00)

    informacion@vitoria-gasteiz.org

    © Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.