eseu


Hilerrietan lore-saltokiak ipintzeko lizentzia eskaera

Gasteizko udalerrian jartzen diren aldi baterako lore-saltokiak jartzeko lizentzia eskatzea 2021etik 2024ra bitarteko eperako (bi urteak barne). Hauek dira zehazki:

  • Salbatzailearen hilerriko urte osoko lore azokan 3 lizentzia esleituko dira.
  • Santu Guztien eguna dela eta, Santa Isabel hilerrian 10 lizentzia esleituko dira eta Salbatzailearen hilerrian 21 lizentzia.

Deialdiaren oinarriak: Hilerrietan lore-saltokiak jartzea 2025-2028

(e)tik (e)ra.

Eskaera-orrian adierazi lanpostu-kokapenaren lehentasuna (gehienez 3 toki), plano hauen arabera: lore-saltokiak Santa Isabelen eta lore-saltokiak Salbatzailean.

  • Pertsona fisikoen kasuan: titularraren zein titularkidearen nortasun agiriaren fotokopia edo, Europako Batasunaz kanpokoen kasuan, indarreko legedipean baliodun den atzerritarren identifikazio txartela edo agiri parekidearen fotokopia.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo horren baliokidea den agiriren baten kopia, bai eta ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria ere.
  • Ekonomi Jardueren Gaineko Zergaren alta edo alta eta bajen egiaztagiria.
  • Erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiria eta poliza bera.
  • Titularrari era titularkideei dagozkien Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopiak.

Santu Guztien eguna dela eta jartzen den lore azokarako baimenen kasuan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria eta polizaren ordainketa-egiaztagiria jarduera hasi baino aste bat lehenago aurkeztu ahalko dira.

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.7 epigrafean jasota dago.

  • Urteko lizentziak jasotzea: 2024ko abenduaren 16tik aurrera.
  • Esleipendunen eta erreserban garatutakoen zerrenda kontsultatzea: 2024ko abenduaren 16tik aurrera.

 

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Merkataritza

Ebazteko epea: 2 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.