eseu


Higiezinen sustapenari buruzko aitorpena (JEZ)

Higiezinen sustapenen aitorpenak aurkeztea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ).

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 833 taldean (higiezinen sustapena) alta emanda dagoen subjektu pasiboa, edo baja hartzen duena.

833 taldeak, higiezinen sustapenari dagokionak, bi epigrafe ditu: 833.100 epigrafea, lurzoruen sustapenari buruzkoa, eta 833.200 epigrafea, eraikuntzen sustapenari buruzkoa.

Taldeak higiezinak osorik edo zati batez erosi edo saltzea barne hartzen du.

Urte osoan irekita.

Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria, tasa arautzen duen dagokion ordenantzaren arabera.

Tasa Ordenantza Fiskalen 5 epigrafean jasota dago.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 833 taldean (higiezinen sustapena) alta emanda dauden subjektu pasiboak behartuta daude eraikitako edo eraikitzear dauden nahiz urbanizatutako edo urbanizatzear dauden metro koadroen aldaketaren aitorpena aurkeztera, baldin eta horiek aurre-aurreko urtean besterendu badituzte; ezer saldu ez badute ez dute aitorpenik aurkeztu beharko.

Jarduera utzi egin bada, baja adierazpenarekin batera aurkeztu behar da inprimakia.

Epeari buruz

  • Jarduera alta emanda badago, urte naturalaren lehen hilabetean aurkeztu behar da aitorpena.
  • Jarduera utzi egin bada, baja adierazpenarekin batera aurkeztu behar da inprimakia.

Informazio gehiago

Telefonoa: 945 16 16 16 (4064 luzapena)

Posta elektronikoa:  hacienda@vitoria-gasteiz.org

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.