eseu


Hezkuntza-programetan parte hartzen duten ikastetxeentzako garraiorako dirulaguntzen eskaera

Dirulaguntza eskatzea Hezkuntza Zerbitzuak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) antolatutako hezkuntza-jardueretara joateko garraio-kostuetarako.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 75zk., 2024ko uztailaren 5ekoa

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Derrigorrezko Hezkuntza duten Gasteizko ikastetxeak.

  • Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Derrigorrezko Hezkuntza duten Gasteizko ikastetxea izatea.
  • Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak edota Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatutako hezkuntza-programetako batean parte hartu izana eta, horietan parte hartzeko, garraiobide kolektiboren bat erabili izana: bai autobus publikoa edo tranbia, bai ikastetxeak berak kontratatutako garraiobide kolektiboa.

(e)tik (e)ra.

Dirulaguntzaren eskaera-orria zuzendariak sinatuta egon behar da. Bestalde, dirulaguntzaren eskaera lehenengo aldiz aurkezten denean edo datuak aldatzen direnean, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

  • Identifikazio fiskaleko txartela.
  • Banku-erakundeak emandako ziurtagiri eguneratua; agiri horretan, kontu-zenbakia eta kontuaren titularra agertuko dira, kontuan hartuta, betiere, ikastetxeak izan behar duela titularra.

Diruz lagundu daitekeen gastuaren justifikazioa, hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Memoriaren eranskina, 2024-2025 ikasturtean izan diren garraio-zerbitzuak zehazten dituena, baldin eta  hezkuntza-programetan parte hartzeko ikastetxeko ikasleek garraio horiek erabili behar izan badituzte.

  • Justifikazio-kontua arrunta, diruz lagundu daitezkeen garraio-gastu guztien zerrendari dagokiona, lotuta dauden jardueretan parte hartzeak eragindako guztizko gastuen arabera.

  • Erabilitako garraio-zerbitzuari dagozkion jatorrizko fakturak eta faktura horien ordainagiriak. Garraio kolektibo publikoa erabili bada, egindako gastua xede horretarako jaulkitako txartelen bidez justifikatu ahal izango da. Guztiek egun eta ordu berean emandakoak izan behar dute, eta hezkuntza-programara joateko egindako ibilbidearekin eta hari dagokion egunarekin bat etorri behar dute.

  • Euskararen erabileraren jarraipena egiteko fitxa.

Informazio gehiago

Telefonoa: 945 16 12 15 | 945 16 12 30

Posta elektronikoa: hezkuntza@vitoria-gasteiz.org

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Hezkuntza

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.