eseu


Herritar kontsulta egiteko eskabidea

Udal eskumenekoa den eta herritarren interesentzat aparteko garrantzia duen gai baten inguruko herri-kontsulta sustatzea. Baztertuta geratuko dira legezkotasuna edo giza eskubideak urratzea ekarriko lukeen kontsultak nahiz ogasun lokalari, Udalaren finantza-egonkortasunari edo udalerriaren lurraldetasunari eragingo lioketenak.

Bi modu hauetan osatuta egon daiteke herritarren ekimenaren batzorde sustatzailea:

  • Udalerrian erroldatutako 18 urtetik gorako hiru pertsonek gutxienez osatua; horiek ezingo dira izan herritarrek inongo erakunde publikotarako hautetsitako ordezkariak.
  • Pertsona juridiko batek osatua.

Urte osoan irekita.

  • Eskabidean ondoko datu hauek zehaztu beharko dira:
    • Kontsultan egin nahi diren galderen testu zehatza.
    • Kontsulta egiteko arrazoiak.
    • Kontsulta egitea proposatzen den lurralde-eremua.
    • Batzorde sustatzailea osatzen duten pertsonen identifikazioa.
    • Pertsona juridikoak: gobernu-organoaren erabakiaren ziurtagiria.

Proposamena onartuz gero aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Udalak baliozkotzat jotako sinadura-orriak baliatuz bildutako sinadurak. Beharko den sinadura-kopurua:
    • Herri-galdeketetan: erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonen % 10, gutxienez.
    • Sektoreko edo lurralde-eremu mugatuko kontsultak: delako lurralde- eremuan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonen % 10, gutxienez.

Jarraibideak

  • Eskabidea aurkeztea.
  • Proposamena onartuz gero:
    • Behar diren sinadurak jasotzeko Udalak baliozkotzat jotako orriak jasotzea.
    • Behar diren sinadurak aurkeztea, gehienez ere 90 egun naturaleko epean baliozkotzat jotako sinadura-orriak jasotzen direnetik.

Kontutan izatekoak

  • 10 egun naturaleko epean ebatzi beharko du Udalbatzak ekimena onartzen den, aldez aurretik kontsulten organo instrukzio-egileak eta Udalbatzaren Idazkaritza Nagusiak aldeko txostena egin behar dute.
  • Arrazoi justifikatuak direla medio, batzorde sustatzaileak luzapena (gehienez 30 egun naturalekoa) eskatu ahalko du bildutako sinadurak aurkezteko.
  • Udalbatzaren betebeharra da herri kontsultari buruzko eztabaida eta bozketa egiteo, eta gehiengo osoa izanez gero, hori gauzatzeko behar diren tramiteak egitera, erreferendumei buruz indarrean dagoen legeria betez (Herritarren Parte-Hartzearen Araudiaren 36. artikulua).
  • Herri kontsultaren deialdiak informazio publiko nahikoa bermatu behar du, baita horri buruzko jarrera politiko ezberdinei buruzko eztabaida ere. (Herritarren Parte-Hartzearen Araudiaren 37. artikulua).

Informazio gehiago

Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna

Zerbitzua: Udalbatzaren Idazkaritza Nagusia

Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Ebazteko epea: 10 egun natural

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.