eseu


Herri-ekimenerako eskubidea baliatzea

Udal hauteskundeetan hautatzeko eskubide aktiboa duten herritarrek herri ekimena baliatu ahal izango dute, erabaki edo jarduera proposamenak nahiz araudi proiektuak aurkeztuz udal eskumeneko gaien inguruan. Herri-kontsulta lokala egiteko proposamena jaso ahal izango du eskabideak. 

Udal-hauteskundeetan hautatzeko eskubide aktiboa duten herritarrek baliatu ahal dute herri-ekimena.

Eskabidearekin batera, Gasteizko udalerrian erroldatutako adin nagusikoen % 10aren sinadura erkatuak bildu behar dira.

Eskabidea aurkeztean sinadura horien % 1 eransten bada, gainerako sinadurak bildu ahal izateko Herritarrei Laguntzeko Bulegoak baliatu ahal izatea eska dezakete sustatzaileek.

Urte osoan irekita.

  • Sinaduren zerrenda.
  • Sustatzaileek argi eta garbi identifikatuta egon behar dute.

  • Udalbatzan eztabaidatu beharko da ekimena.
  • Aldez aurretik, udalbatzaren idazkari nagusiaren txostena beharko da.
  • Ekimenak eduki ekonomikoa duten udal eskubide eta betebeharrei eragiten badie, udal kontu-hartzaile nagusiaren txostena ere beharko da.

Interesa dakizuke

Gasteizen erroldatuta dauden adin nagusiko pertsonen kopurua ezagutzeko, honako orri hau kontsulta daiteke: Ikerlan eta estatistikak – Adierazle estatitikoak.

Informazio gehiago

Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak

Zerbitzua: Herritarren Partaidetza

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.