Haur eskola publikoetan izena ematea 2026-2027

Plaza eskatzea Vitoria- Gasteizko haur eskola publikoetan, izan Partzuergoko eskola bat, izan Udalarena. 

OHARRA: izapide honi buruzko informazio guztia, hala nola aurkeztu beharreko dokumentazioa eta onartuen zerrendak, eskuragarri dago haur eskola publikoetan izena emateari buruzko webgunean.

Betebeharrak

  • Udal haur eskoletan, 2024, 2025 eta 2026an jaiotako haurrentzako eskatu daiteke plaza.
  • Haurreskolak Partzuergoko eskoletan, 2025ean eta 2026an jaiotako haurrentzako eskatu daiteke plaza.

Haur eskolan hasteko 2026an jaiotako haurrek 17 aste beteta izan behar dituzte.

Epea

(e)tik (e)ra.

Ikasturtean zehar izena ematea: hilaren 1etik 8ra, eskolan hurrengo hilabetean hasteko. Oharra: abenduko, martxoko eta apirileko egutegiak aldatu ahal izango dira, urteko jaiegunen egutegi ofizialera zein haur eskola publikoen egutegiko jaiegunetara egokitu ahal izateko.

Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Hezkuntza

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.