Haur Eskola publikoetan izena ematea 2026-2027

Plaza eskatzea Gasteizko Haur Eskola publikoetan, izan Partzuergoko eskola bat, izan Udalarena. 

OHARRA: izapide honi buruzko informazio guztia, hala nola aurkeztu beharreko dokumentazioa eta onartuen zerrendak, eskuragarri dago Haur Eskola publikoetan izena emateari buruzko webgunean.

  • Udal Haur Eskoletan, 2024, 2025 eta 2026an jaiotako haurrentzako eskatu daiteke plaza.
  • Haurreskolak Partzuergoko Eskoletan, 2025ean eta 2026an jaiotako haurrentzako eskatu daiteke plaza.

Haur eskolan hasteko 2026an jaiotako haurrek 17 aste beteta izan behar dituzte.

(e)tik (e)ra.

2026ko irailean hasteko epea: 2026ko apirilaren 13tik maiatzaren 4ra. 2026ko maiatzaren 1etik 10era bitartean jaiotako haurrek 2026ko maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena (egun hori barne). Ikasturtean zehar: hilaren 1etik 8ra.

Tramitea egiteko moduak

Online
Hasi online tramitatzea
  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Bideo-arreta bidez

Tramite hau bideo-arreta sistemaren bidez egiteko, hitzordua eskatu:

Hitzordua eskatu

Bideo-arretari buruzko informazio gehiago, izapideak eta ohiko galderak: Bideo-arreta zerbitzua


Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Hezkuntza

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.