TAO bereizgarria gremio eta autonomoentzat: Eskaera

TAO bereizgarria eskatzea gremio profesional eta/edo Autonomoen Erregimeneko langileentzako.

Ez da txartel fisikorik ematen. Kontrola matrikulak irakurriz egiten da.

Gremioak eta profesional autonomoak, euren enpresa jarduera Vitoria-Gasteizen kokatuta badago eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) epigrafe hauetako batean altan badago:

  • 244 Harri naturaleko industriak
  • 314 Egiturazko produktu metalikoen fabrikazioa (3141)
  • 501 Eraikuntza eta obra zibila (5011, 5013)
  • 504 Instalazioak eta muntaketak (5041, 5042, 5043, 5044, 5045, 5046, 5047)
  • 505 Obren akabera (5051, 5052, 5053, 5055, 5056, 5057)
  • 653 Txikizkako merkataritza (6531, 6532, 6533, 6534, 6535. 6536)
  • 691 Etxeko artikuluen eta beste ondasun batzuen konponketa (6911, 6919)

  • Jarduerak Gasteizen kokatutako enpresa-jarduera bat izan behar du, eta arestian aipatutako EJZren epigraferen bati lotua izan behar du.
  • Jardueraren edo jardueraren beraren titularra den pertsona fisiko edo juridikoaren izenean egon behar du(te) ibilgailuak/ek. Pertsona edo/eta jarduera eskatzailea ibilgailuaren jabea ez bada, erregistro elektronikoaren bidez egin beharko du tramitea. Bertan, eskabide orokor bat bete eta agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
    • Ibilgailua leasingean edo rentingean izanez gero:
      • Leasing edo renting kontratuaren kopia.
    • Enpresak utzitako ibilgailua izanez gero:
      • Eskatzailearen eta ibilgailuaren enpresa titularraren arteko lan-harremana egiaztatzen duen agiria.
      • Enpresak ibilgailua esklusiboki eta lanorduetatik kanpo erabiltzeko baimena duela egiaztatzen duen agiria.
  • Ibilgailua(k) honelakoa izan daite(z)ke: turismoa (jarduera egiteko beharrezkoa), pick up-a, lau-ziklo astuna, ibilgailu mistoa edo 3.000 kg-tik beherako karga erabilgarria duen furgoia/kamioia.
  • Zirkulazio-baimenak Gasteizen izan behar du egoitza.
    • Eskatzaileak ordainduta izan beharko du aurreko urteko TAO bereizgarriari dagokion tasa, eman bazitzaion.

    Urte osoan irekita.

    Identifikazio-agiria besterik ez da behar,honako kasu hauetan izan ezik:

     

    Goi-mailako JEZ
    Zure Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga esparru handiagokoa bada (eta Gasteiz barne hartzen badu), bulego batean egin beharko duzu eskaera, eta zergaren altaren egiaztagiria aurkeztu.

    Titulartasun- edo helbide-aldaketak

    Ibilgailuaren titulartasuna edo helbidea duela gutxi aldatu bada, bulego batean egin behar da eskabidea, eta agiri hauek aurkeztu behar dira:

    • Bereizgarria eman zaion pertsonaren identifikazio-agiri originala edo kopia (NAN, egoitza-txartela, AIZ, pasaportea).

    • Ibilgailuaren titulartasunaren behin-behineko dokumentazioa.

    • DGTan ibilgailuaren helbidea erroldako helbidearekin bat etortzeko aldatu berri bada, zirkulazio-baimena edo aldaketa hori egin dela egiaztatzen duen DGTaren agiria aurkeztu beharko da.

    Ordezko ibilgailua

    Titularrak ordezko ibilgailu bat badu, behin-behineko TAO bereizgarria eskatu ahal izango du Udaleann bertan. Ezinbestekoa da ordezko ibilgailuarentzako eskabidea entregatzea, dagokion tailerrak beteta eta sinatuta, eta inprimakian eskatzen den dokumentazioa aurkeztea.

    Udalak ordenantza fiskaletan bereizgarri berri horren prezioa ezarri arte, prezioa merkataritzako TAO bereizgarriaren berbera izango da (284,20 € urtean). Erabilera-aldiaren zati proportzionala kobratuko da.

    Zure bereizgarria ez da baliozkoa izango ordainduta egon arte (ikusi nola ordaindu).

    • Eskabidearen indarraldia mugagabea da, baldintzak betetzen diren bitartean, Udalera baja eskatu ezean.
    • Arabako Probintziako Trafikoko Buruzagitzan aldatu beharko da (Gasteiz hiribidea 13, 1.a) zirkulazio-baimenaren helbidea.
    • Bereizgarri hori edukitzeak ez du salbuesten ZBEren barruko TAO/ZBE 0A, 0B eta 0C eremuetan sartzeko, zirkulatzeko eta aparkatzeko ingurumen-etiketei buruzko murriztapenak betetzetik. Murriztapen horiek ZBE arautzen duen ordenantzak zehazten ditu.

    Herritarrei laguntzeko bulegoetan eska eta ordain dezakezu.

    Halaber, online eska eta ordain daiteke:

    Bereizgarria indarrean baduzu, automatikoki berrituko da, betiere baldintzak betetzen jarraitzen baduzu.


    Las tarifas están recogidas en las ordenanzas fiscales (epígrafe 7.6).

    Zenbatekoak ordenantza fiskalen 7.6 atalean ezartzen dira urtero.


    Ez, eskatzen den egunetik abenduaren 31ra arteko zati proportzionala baino ez da ordainduko.


    Bai, derrigorrezkoa da ordainketa helbideratzea hurrengo urteetarako. Lehenengo urtean eskatzen denean ordaintzen da.


    Eskatzaile bakoitzari aparkatzeko bereizgarri bat baino ez zaio ematen, baina titular beraren ibilgailu batentzat bigarren bereizgarri bat lor daiteke, ibilgailua ezkontideak edo seme-alabek erabiltzen dutenean, betiere pertsona titularraren bizileku berean erroldatuta badago. Nolanahi ere, bizileku bakoitzeko aparkatze-bereizgarrien kopurua ezin da izan hiru baino handiagoa.

    Merkataritza-bereizgarrien kasuan, gehienez bost bereizgarri eska daitezke.


    Bai, posible da. Kontsultatu nola

     


    Ez; egoiliar edo merkatari baldintzak bete ezean ez da onartzen.


    Bai, TAO bereizgarria eska dezakezu gremio profesionaletako pertsonentzat eta/edo autonomoen erregimeneko langileentzat, betiere baldintzak betetzen badituzu.

    Kontsultatu nola eskatu TAO bereizgarria gremio eta autonomoentzat 


    Gasteizko garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi diren pertsonek 2A, 2B eta 2C eremuetan aparkatu ahal izango dute Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzen badute.
    Kontsultatu eremuak eta kaleak.


    Bai, baina aldameneko eremuetan bakarrik. 2. eremuak EZ du esleituta dauden elkarren ondoko eremurik.


    Ez, ez da beharrezkoa, matrikularen bidez egiaztatzen delako ordaindu duzun ala ez.


    • Urdinak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo profesional eta autonomoentzako TAO bereizgarria baldin baduzu.
    • Berdeak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
    • Gorri-berdeak (egoiliarrenak bakarrik)bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
    • Laranjak: (aparkaldi laburrekoak): denbora-muga murritzagoa duten plazak dira. Bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu. Plaza horietan ez dute balio TAO bereizgarriek..


    Erlazionatutako tramiteak

    Interesa dakizuke

    Informazio gehiago TAO txartel motei buruz eta ordutegiei, tarifei eta mapei buruz, bai eta ohiko galderen inguruan ere: www.vitoria-gasteiz.org/tao.

    Zure ibilgailuak TAO bereizgarria alta emanda duen kontsulta dezakezu matrikula bidez: TAO kontsultatzea

    Informazio gehiago

    Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

    Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa

    Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

    Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

    Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

    Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.