Eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
TAO bereizgarria gremio eta autonomoentzat: Baja
Gremio edo profesional automonoentzako TAO bereizgarriari baja ematea.
Gremioak eta profesional autonomoak, euren enpresa jarduera Vitoria-Gasteizen kokatuta badago eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) epigrafe hauetako batean altan badago:
- 244 Harri naturaleko industriak
- 314 Egiturazko produktu metalikoen fabrikazioa (3141)
- 501 Eraikuntza eta obra zibila (5011, 5013)
- 504 Instalazioak eta muntaketak (5041, 5042, 5043, 5044, 5045, 5046, 5047)
- 505 Obren akabera (5051, 5052, 5053, 5055, 5056, 5057)
- 653 Txikizkako merkataritza (6531, 6532, 6533, 6534, 6535. 6536)
- 691 Etxeko artikuluen eta beste ondasun batzuen konponketa (6911, 6919)
Urte osoan irekita.
Zenbatekoa itzultzeko kopurua eskaera egiten den den egunetik aurrera kalkulatuko da.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Udalak ordenantza fiskaletan bereizgarri berri horren prezioa ezarri arte, prezioa merkataritzako TAO bereizgarriaren berbera izango da (284,20 € urtean). Erabilera-aldiaren zati proportzionala kobratuko da.
Zure bereizgarria ez da baliozkoa izango ordainduta egon arte (ikusi nola ordaindu).
- 7 Ordenantza, Jabari publiko lokalaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa -energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak
- Ordenantza, Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Eskabidearen indarraldia mugagabea da, baldintzak betetzen diren bitartean, Udalera baja eskatu ezean.
- Arabako Probintziako Trafikoko Buruzagitzan aldatu beharko da (Gasteiz hiribidea 13, 1.a) zirkulazio-baimenaren helbidea.
- Bereizgarri hori edukitzeak ez du salbuesten ZBEren barruko TAO/ZBE 0A, 0B eta 0C eremuetan sartzeko, zirkulatzeko eta aparkatzeko ingurumen-etiketei buruzko murriztapenak betetzetik. Murriztapen horiek ZBE arautzen duen ordenantzak zehazten ditu.
Interesa dakizuke
Informazio gehiago TAO txartel motei buruz eta ordutegiei, tarifei eta mapei buruz, bai eta ohiko galderen inguruan ere: www.vitoria-gasteiz.org/tao.
Zure ibilgailuak TAO bereizgarria alta emanda duen kontsulta dezakezu matrikula bidez: TAO kontsultatzea
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.