eseu


Gizarte-etxe eta kirol instalazioetan guneak lagatzeko eskaera denboraldirako

Udal espazioetan denboraldiko erreserba programatuak egitea, alegia, kirol guneak, gela, lantegi edo ekitaldi-areto bat edo gehiago erabiltzeko aukera izatea denboraldi batean jarduera jakin bat garatzeko, non denboraldikotzat hartzen da jarduera jakin bat egitea, denboran erregulartasun batekin.

Udalaren guneak erabili nahi dituzten eta Gasteizen helbide soziala duten irabazi asmorik ez daukaten elkarteek.

  • Elkarte guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan edo dagokien Erregistro publikoan izen eman behar dute, eta beraien datuak eguneraturik izatea beharrezkoa da.
  • Kirol guneak erreserbatzeko ezinbestekoa de kirol jarduera hori parktikatu ohi dutela frogatzea.
  • Ezinbestekoa da eskatzaileek Udal Ogasunarekiko zorrik ez izatea.

(e)tik (e)ra.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Kirolariak bazkide direlako erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute baldintza hauetako bat betetzen duten erakundeek:

  1. Igerilekuetan, izotz-pistan, kirol aretoetan, gimnasioetan eta erabilera anitzeko aretoetan kirol-jarduera erregularra egiten duten intentsitate handiko espezialitateak.
  2. Izotz-hockey eta waterpoloko espezialitateetako entrenamendu edo jarduera espezifiko baimenduak egiten dituztenak.
  3. Badminton, squash, tenis, padel eta pilotalekuetan kirol-jarduera erregularra egiten duten espezialitateak.
  • Libretaren edo beste agiriren baten fotokopia, elkartearen kontu korrontea egiaztatzeko.
  • Dagokien erregistroan izena eman izanaren ziurtagiriaren fotokopia (Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan izen eman duten erakundeek ziurtagiria webgunean lortu dezakete) aurreko urtean aurkeztu ezean.

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.11 eta 8.4 epigrafeetan jasota dago.

  • Aurkeztutako eskaerak ikusi ondoren, espazio eta jarduera mota bakoitzean aplikatu beharreko irizpideen arabera banatuko dira guneak.
  • Ez da epez kanpo edo osatu gabe aurkeztutako eskaerarik onartuko.
  • Denboraldirako erreserba programatuei udal ordenantzak ezarriko zaizkie.

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Kirola

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: 1 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.