eseu


Gaztainak saltzeko postua instalatzeko eskaera

Gaztaina-postuak instalatzeko baimena eskuratzea, 2023-2027 denboraldirako.

2023-2027ko deialdiaren oinarriak

Vitoria-Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.

(e)tik (e)ra.

  • Eskabide-inprimakian, adierazi non jarri nahi duzun postua. Ikusi saltokiak jartzeko planoa.
  • Baimena eskatzen duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, lan-baimena eta egoitza-baimena indarrean direlarik, eta atzerritarren arloan legeak dioenarekin bat etorriz.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Kioskoaren edo ibilgailuaren agiri teknikoak eta argazkiak.
  • Halakorik baldin bada, indarrean dagoen osasun-baimena edo osasun erregistro zenbakia.

Eskabideak balioesteko eta lehentasuna emateko dokumentazioa

  • Ekonomia Jardueraren Gaineko Zergaren (EJZ) agiria.
  • Lan-bizitzaren egiaztagiria, eskatzailearen izenean emana, egunretatuta.
  • Soldatapeko langilerik ez badu, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria eta enpresaburuaren jarduera-ezaren egiaztagiria.
  • Soldatapeko langileak izanez gero: TC2 edo azken hilabeteko langileen zerrenda izenduna.
  • Erraz birziklatzeko materialen erabilera sustatzeko hartutako neurriak.
  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izateko baldintza bete beharko da (ofizioz egiaztatuko da) lizentzia lortu ahal izateko.

Esleipendun gertatuz gero, nahitaezko dokumentazioa

Esleipendun suertatuz gero, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek 2023ko irailaren 25etik 29ra:

  • Azokan zehar, berorren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere, horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiria eta poliza bera.
  • Titularraren argazkia, agiri tamainakoak.
  • Saltzaileek elikadura-higienearen arloan jasotako prestakuntza egiaztatzen duen agiria.
  • Titularrari dagozkion Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopiak, edo dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egotearena.

Epe berean, tasa eta fidantza ordaindu behar dira, oinarrietan adierazitako moduetan.

Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du honako dokumentazioa:

  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergako salmenta ibiltariaren epigrafeko alta eta bajen ziurtagiria.
  • Azokan parte hartzeagatik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.

  • Tasa Ordenantza Fiskaletan 7.1 epigrafean jasota dago.
  • Eskatzaile esleipendunek 200,00 €ko bermea jarri beharko dute saltoki baimendu bakoitzeko.

  • Esleipendunen zerrendak 010 telefonoan (945 161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero)  Udalaren web-orrian eta Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan egongo dira eskuragarri 2023ko otsailaren 23tik aurrera.
  • Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiriak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.
  • Lizentziak jasotzea: 2023ko urriaren 2tik 9ra San Martineko bulegoetan.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Merkataritza

Ebazteko epea: 2 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.