Justifikazioa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gasteizko udalerrian erabilgarri dauden merkataritza-lokalak dinamizatzeko laguntzak: Eskaera
Norgehiagoka emakida prozedura duten Gasteizko udalerriko erabilgarri dauden merkataritza-lokalen alokatze-gastuetarako laguntzen eskabidea.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 58zk, 2026ko maiatzaren 22koa
Akatsen zuzenketa: ALHAO 63zk. 2026ko ekainaren 3koa.
Pertsona fisikoak zein juridikoak izan daitezke onuradun, jarduera-ekonomiko baten titularrak badira eta merkataritza-establezimendu berri bat irekitzen badute, zeinen alokairua 2025eko abuztuaren 1etik 2026ko uztailaren 31ra bitartean, biak barne, izenpetzen bada.
Deialdiaren 6. oinarrian zehaztutakoak.
(e)tik (e)ra.
- Gasteizko Udalari dirulaguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria: Gasteizko udalerrian erabilgarri dauden merkataritza lokalak dinamizatzeko laguntza ekonomikoak.
- Pertsona fisikoa: NANaren kopia
- Pertsona juridikoa:
- IFZren kopia.
- Enpresaren eratze-eskriturak, eta geroko aldakuntza-eskriturak, enpresaren ordezkaritzari eta helbide sozialari eragiten badiete.
- Eskabidea aurkezteko unean indarrean dauden ordezkaritza-ahalordeak jasotzen dituzten eskriturak.
- Ordezkaritza-ahalordea duen pertsonaren nortasun-agiria.
- EJZn alta emanda egotearen ziurtagiria.
- Establezimenduaren alokairu-kontratuaren kopia.
- Fakturak eta banku-egiaztagiriak: kontratua indarrean sartu eta 12 hilabete igaro ondoren, onuradunak hilabeteko epea izango du aldi horri dagozkion fakturak eta ordainagiriak aurkezteko, aldez aurretik errekerimendurik egin beharrik gabe, deialdian ezarritako erregistro ofizialaren bidez.
Tramitea egiteko moduak
Online
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Aurrez aurre
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Informazio gehiago
Posta elektronikoa: comercio@vitoria-gasteiz.org
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Merkataritza
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.