Gasteizko udalerrian erabilgarri dauden merkataritza-lokalak dinamizatzeko laguntzak: Justifikazioa

Vitoria-Gasteizko udalerrian dauden merkataritza-lokalak dinamizatzeko dirulaguntzen deialdiaren barruan jasotako laguntza justifikatzea.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 56zk, 2025eko maiatzaren 21ekoa

 

Pertsona fisikoak zein juridikoak izan daitezke onuradun, jarduera-ekonomiko baten jabe badira eta merkataritza-establezimendu berri bat irekiko badute 2024ko abenduaren 1etik 2025eko uztailaren 31ra bitartean.

Urte osoan irekita.

  • Behin-betiko ebazpenetik 6 hilabete igaro ondoren, lehenengo 6 hilabeteen ordainketen fakturak eta bankuko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Azken 6 hilabeteenak, berriz, 12 hilabeteren buruan aurkeztu beharko dira.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Posta elektronikoa: comercio@vitoria-gasteiz.org

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Merkataritza

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.