Eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gasteizko taxi zerbitzuan ibilgailu elektriko erosteko dirulaguntzak: Justifikazioa
Gasteizko taxi zerbitzuan errekuntza motorra duten ibilgailuen ordez ibilgailu elektriko matrikulatu berriak erosteko dirulaguntzak.
Deialdiaren oinarriak: AHAO 78.zk, 2024ko uztailaren 12koa
Deiadiaren ebazpena: AHAO 146.zk, 2024ko abenduaren 27koa
- Vitoria-Gasteizko Udalaren taxi-lizentzia hiritarraren jabe diren pertsona fisikoek, baldin eta dirulaguntzaren eskaeraren xede den ibilgailuak lehen lizentzia horri atxikita zegoen ibilgailua ordezten badu.
- Vitoria-Gasteizko taxi-elkarteak, dirulaguntzaren eskaeraren xede den ibilgailua ordezteko Vitoria-Gasteizko taxi-lizentziak soilik erabili behar direnean.
Urte osoan irekita.
Hala ere, onuradun bakoitzarentzat, emandako dirulaguntzak justifikatzeko epea bi (2) hilabetekoa izango da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) fitxa teknikoaren fotokopia.
- Zirkulazio-baimenaren fotokopia.
- Ibilgailu elektriko berria ordaindu izanaren egiaztagiria (kontsultatu oinarrietan dokumentazioa, transferentzia, txartel edo finantzaketa bidez egin bada).
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.