eseu


Gasteizko taxi zerbitzuan ibilgailu elektriko erosteko dirulaguntzak: Eskaera

Gasteizko taxi zerbitzuan errekuntza motorra duten ibilgailuen ordez ibilgailu elektriko matrikulatu berriak erosteko dirulaguntzak.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 78 zk. 2024ko uztailaren 12koa

  • Vitoria-Gasteizko Udalaren taxi-lizentzia hiritarraren jabe diren pertsona fisikoek, baldin eta dirulaguntzaren eskaeraren xede den ibilgailuak lehen lizentzia horri atxikita zegoen ibilgailua ordezten badu.
  • Vitoria-Gasteizko taxi-elkarteak, dirulaguntzaren eskaeraren xede den ibilgailua ordezteko Vitoria-Gasteizko taxi-lizentziak soilik erabili behar direnean.

  • Ibilgailu bakarra lagunduko da diruz pertsona fisiko eta elkarte bakoitzeko.
  • Ibilgailu elektriko berri puruek soilik jaso ahal izango dute dirulaguntza, baldin eta taxi-lizentziaren titularrek 2024. urtean eskuratu badituzte.
     

(e)tik (e)ra.

Eskabideak aurkezteko epea ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta jasotako eskaerak kontuan hartuta erabilgarri dagoen aurrekontua agortzen denean edo 2024ko urriaren 31ra iristen denean amaituko da. Epe hori igarotakoan, eskabideak erregistratzen jarraitu ahal izango da (oinarriak).

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.