Baso aprobetxamendurako eskabidea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gasteizko Eraztun Berdeko zenbait guneren abeltzaintza-aprobetxamendurako lizentzia eskaera
Eraztun Berdeko hainbat eremutako (Abetxukuko idi larrea, El Espinal eta Nebera gaina) abeltzaintzako aprobetxamendurako baimena 4 urterako eskatzea.
Eskabidea erregistroan sartutako hurrenkerari jarraituko zaio esleitzeko, beti ere deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badira eta eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu bada.
Deialdiaren oinarriak: Gasteizko Eraztun Berdeko zenbait guneren abeltzaintza-aprobetxamendurako jabari publikoaren erabilera berezirako lizentziak eta baimena emateko deialdiaren oinarriak
Pertsona fisiko edo juridikoak.
- Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta edukitzea eskabidea egiten den unean (ofizioz egiaztatuko da).
- Abeltzaintza ustiategien erregistro orokorrean (REGA) inskribatutako abeltzaintza-ustiategi baten titularra izatea.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez-aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena esteka jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Pertsona juridikoaren eratze-eskriturak, edo ordezkapenaren egiaztagiria, hala badagokio.
- Abeltzaintzako ustiatzailearen egiaztagiria (REGA kode-zenbakia)
- Memoria, honako hauek jasoko dituena: abere mota, abelburu-kopurua, aprobetxamenduaren egutegia eta eusteko sistema edo sistemak, abereak aprobetxamendu-eremuetatik atera ez daitezen.
Dokumentazio guzti hori "Eraztun Berdearen eremuetako abeltzaintza-aprobetxamendua" izeneko gutun-azal itxi batean, eskatzaileak edo haren ordezkariak sinatuta, eta enpresaren izen-abizenak eta, hala badagokio, izen soziala adierazita aurkeztuko da.
Aprobetxamendua doakoa da, deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezarritakoa gorabehera.
- 7/2023 Legea, martxoaren 28koa, animalien eskubideak eta ongizatea babestekoa
- 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Etxeko Animaliak Babesteari buruzkoa
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- 33/2003 Legea, azaroaren 3koa, Herri Administrazioen Ondareari buruzko legea
- 1372/1986 Errege dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onartzen duen errege dekretua
Animaliek egingo dute aprobetxamendua, eta jarraian adierazitako eremuetan:
- Abetxukuko idi larrea: Azalera, gutxi gorabehera: 10 ha. Larre-aprobetxamendua egin dezaketen animalia-motak: Zaldiak eta ardiak.
- El Espinal, Salburuko parkea: Azalera, gutxi gorabehera: 17 ha. Larre-aprobetxamendua egin dezaketen animalia-motak: Zaldiak.
- Nebera gaina (Zubigarai): Azalera, gutxi gorabehera: 10 ha. Larre-aprobetxamendua egin dezaketen animalia-motak: Ardiak. Lurzatia doan eta maileguan erabiltzeko da, Udalaren aldeko komodatu gisa, 2017ko martxoaren 29ko kontratu bidez.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Ingurumen Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.