Eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Auzo-elkarteentzako dirulaguntzak, auzoetan parte-hartzea sustatzeko: Justifikazioa
Jasotako laguntza justifikatzea; zehazki, auzo-elkarte eta federazioek herritarren parte-hartzea sustatzeko jasotakoa.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 5zk., 2024ko urtarrilaren 12koa
Gasteizko udalerriko auzo-elkarteak eta auzo-elkarteen federazioak.
Diruz lagundutako jardueraren aurrekontuaren % 100 justifikatu beharko da, ez Udalak emandako diru-kopurua bakarrik.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Egindako proiektuaren oroitidazkia eta oroitidazki ekonomikoa bildu beharko ditu justifikatzeko dokumentazioak. Legez eskatzen diren datu guztiak jasotzen dituzten fakturak baino ez dira onartuko (faktura-zenbakia, jaulkipen-data, izen-abizenak, izen sozial osoa, zerga-administrazioak emandako identifikazio fiskalerako zenbakia, helbidea, eragiketen deskribapena, BEZa edo bestelako zergatasak). Emandako dirulaguntza justifikatzen ez bada, edo nahikoa justifikatzen ez bada, itzuli egin beharko da ordaindu den arren justifikatu ez den zenbatekoa.
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Interesa dakizuke
Udal webgunean auzo elkarteei lagatako lokalak kontsultatzea.
Informazio gehiago
Telefonoa: 945 16 16 87
Posta elektronikoa: participacion-partehartzea@vitoria-gasteiz.org
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarren Partaidetza
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.