Justifikazioa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gasteizen herritartasun globalerako sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntzak: Eskaera
Lankidetza-ekintzak Garapenerako Lankidetzaren 2022-2025eko Gida Planaren esparru estrategikoari erantzuten diotenak kofinantzatzeko laguntzak ematea.
Ekintzak hauek dira:
- Herritarrak sentsibilizatzeko eta hezteko ekimenak egitea, Vitoria-Gasteizko Udalak diruz lagundutako eta egun gauzatzen ari diren proiektuei lotuta.
- Gaiari ikuspegi lokal-globaletik heltzen dioten proiektuak gauzatzea.
- 2022-2025 aldirako Garapenerako Lankidetzaren gida-planean jasotako ildo estrategikoekin eta lehentasunezko sektoreekin bat datozen gaiak dituzten proiektuak egitea.
- Hainbat erakundek batera kudeatu eta gauzatutako proiektuak.
- Vitoria-Gasteizko kolektibo edo profesionalak benetan inplikatzen dituzten eta, hartara, elkartasunaren kultura sustatzen laguntzen duten proiektuak.
- Hiriko kolektibo eta pertsona migratzaileek garapenerako GKEekin elkarlan aktiboan diharduten proiektuak.
- Boluntarioen parte-hartze aktiboa duten proiektuak.
- Kalitate-bermeak eskaintzen dituzten proiektuak, esate baterako, hizlari, egile edo interpreteen entzutea.
- Hartzaile askori edo gaitasun biderkatzailea dutenei zuzenduta daudelarik, horiengana iritsiko dela ongi bermatzen duten proiektuak.
- Ekitaldietan edo programazioetan integratuta dauden proiektuak, edo, onetsiz gero, integratuko liratekeenak.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 62zk. 2024ko ekainaren 3a.
Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko organizazio edo entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz.
Deialdiaren oinarrietan zehazten direnak (6. oinarriko baldintza orokorrak).
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Garapenerako Lankidetza
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.