Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gardelegiko zabortegira hondakinak botatzeko baimena
Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren onartze-agiria lortzea, Araban sortutako hondakin geldoak eta arriskutsuak ez direnak Gardelegiko zabortegian utzi ahal izateko.
Zabortegi Zerbitzuaren Araudian zehazten da Gardelegin utz daitezkeen hondakinen sailkapena.
Araba lurralde historikoko udal, mankomunitate, kontsortzio eta koadrilek.
Araba lurralde historikoan kokatuta dauden eta hondakinak sortzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek.
Trebiñuko Konderriko udalek, aldez aurretik Gasteizko Udalarekin hitzarmena egin baldin badute.
Urte osoan irekita.
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: gardelegui@vitoria-gasteiz.org
Hondakinen onarpen dokumentua (DA). Dokumentu hori.Eusko Jaurlaritzaren IKS-eeM aplikazioaren bidez eskatu behar da, eta horretarako Izenpe txartelarekin konektatu behar da. Zalantzarik izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren 945 01 80 00 telefonora deitu daiteke.
Bestetik, datu hauek bidali beharko dira gardelegui@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora:
Hondakinaren deskribapena eta argazkiak.
Behar denean, hondakinaren ezaugarri analitikoak, indarreko arauei jarraituz.
Tasak helbideratzeko kontu zenbakia.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
- Ordenantza Fiskalen 6.9. atalean jasota daude tasak.
Nahitaezkoa da tasen ordainketa helbideratzea. Tasak hilean behin likidatuko dira, hilabetearen amaieran.
- Bestelako xedapenak, Zabortegi Zerbitzuaren Araudia
- Ordenantza, Vitoria-Gasteizko Garbiketari eta Hondakinen Bilketa eta Garraioari buruzko Ordenantza
- 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen dekretua
- 646/2020 Errege dekretua, Hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen uztailaren 7ko Errege Dekretua
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Ingurumen Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.