eseu


Gardelegiko zabortegira hondakinak botatzeko baimena

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailaren onartze-agiria lortzea, Araban sortutako hondakin geldoak eta arriskutsuak ez direnak Gardelegiko zabortegian utzi ahal izateko.
Zabortegi Zerbitzuaren Araudian zehazten da Gardelegin utz daitezkeen hondakinen sailkapena.

  • Araba lurralde historikoko udal, mankomunitate, kontsortzio eta koadrilek.

  • Araba lurralde historikoan kokatuta dauden eta hondakinak sortzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek.

  • Trebiñuko Konderriko udalek, aldez aurretik Gasteizko Udalarekin hitzarmena egin baldin badute.

Urte osoan irekita.

Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: gardelegui@vitoria-gasteiz.org


  • Hondakinen onarpen dokumentua (DA). Dokumentu hori.Eusko Jaurlaritzaren IKS-eeM aplikazioaren bidez eskatu behar da, eta horretarako Izenpe txartelarekin konektatu behar da. Zalantzarik izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren 945 01 80 00 telefonora deitu daiteke.

  • Bestetik, datu hauek bidali beharko dira gardelegui@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora:

    • Hondakinaren deskribapena eta argazkiak.

    • Behar denean, hondakinaren ezaugarri analitikoak, indarreko arauei jarraituz.

    • Tasak helbideratzeko kontu zenbakia.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

  • Ordenantza Fiskalen 6.9. atalean jasota daude tasak.
  • Nahitaezkoa da tasen ordainketa helbideratzea. Tasak hilean behin likidatuko dira, hilabetearen amaieran.

Informazio gehiago

Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

Zerbitzua: Ingurumen Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.