Garabiak ibilgailuak eramatearekin lotutako oharrak SMS bidez jakinarazteko zerbitzuan alta ematea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Garabiak eramandako ibilgailuak berreskuratzea
Udal garabiak biltegira eramandako ibilgailuak berreskuratzeko garabi zerbitzuaren tasa ordaindu behar da; hala behar denean, gainera beste tasa bat ordaindu behar da ibilgailua Agirrelanda kaleko 8. zenbakian gordeta egon delako. Udal biltegia 24 orduz dago irekita.
Ibilgailuaren gidaria, titularra, edo pertsona interesduna.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Gidabaimena.
- Zirkulazio-baimena.
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen txartela eta IAT.
- Ibilgailuen derrigorrezko asegurua.
- Ez bazara ibilgailuaren jabea, haren baimen idatzia.
Ibilgailuak Bide Publikotik kendu eta Horretarako Egokitutako Biltegietan Gordetzeagatik Ordaindu Beharreko Tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala (6.5 atala) kontsultatu, Araudia atalean.
Oharra: 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, udal-garabiak Agirrelandara eramandako ibilgailuak jaso ahal izateko tasen ordainketa banku-txartel bidez egin beharko da. Txartelik ez dutenek eskudirutan ordaindu ahal izango dute, Udalarekin lankidetzan aritzen diren finantza-erakundeetan egindako sarrera-agindu bidez.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- Ordenantza, Izaera Urbanoko Bide Publikoetako Erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta Segurtasuna arautzen dituen Udal Ordenantza
- 6/2015 Legegintzako errege dekretua, Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko testu bateratua
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Lapurreta salaketa izan duen ibilgailua berreskuratzea
Lapurreta salaketa izan duen ibilgailua berreskuratzeko, Gasteizko Udaltzaingoaren ibilgailuen biltegira joen beharko zara. Bertan aztertu ahal izango dituzu ibilgailuak jasandako balizko kalteak, bai eta bertatik zer lapurtu ahal izan dizuten. Hala badagokio, ibilgailua eramateko eta biltegian gordeta izateagatik ordaindu beharreko tasei buruzko informazioa bildu beharko duzu. Ibilgailua eramateko, indarrean dauden agiriak aurkeztu behar dituzu.
Abandonatutako ibilgailua berreskuratzea
Dela ofizioz, dela edozein herritarrek eskatuta, Gasteizko Udaltzaingoak abandonatutzat jo dezake leku berean aparkatuta dagoen, matrikula-xaflarik ez duen, edo bere kasa lekuz aldatzea galarazten duen kaltedun ibilgailu oro.
Alkoholemia-tasa gainditzeagatik ibilgetutako ibilgailua berreskuratzea
Udaltzaingoak ibilgailuren bat gidariak alkoholemia kontroletan baimendutako mugak gainditu dituelako, edo frogari uko egin diolako ibilgetu badu, gidariak berriro egin beharko du froga Atestatuen Unitatean, edo ibilgailuaren ardura bere gain hartzeko beste gidariren bat aurkeztu beharko du.
Gaizki aparkatuta zegoelako eramandako ibilgailua berreskuratzea
Gaizki aparkatuta zegoelako, edo TAO gune batean aparkatzeko baimendutako denboraren bikoitza gainditu duelako bide publikotik eramandako ibilgailuak Agirrelanda kaleko 8an berreskuratu behar dira, eguneko edozein ordutan.
Berreskuratzeko, garabiaren zenbatekoa ordaindu behar da, eta hala badagokio, baita biltegian gordeta izatearen trukea ere. Gainera, indarrean dauden agiriak aurkeztu behar dituzu.
Informazio gehiago
Saila: Segurtasuna
Zerbitzua: Udaltzaingoa
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.