Salaketa judiziala aurkeztu Gasteizko Udaltzaingoan
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Galdutako gauzak berreskuratzea
Udaltzaingoari eman zaion galdutako gauza berreskuratzea.
Galdutako gauza norberarena dela egiaztatzea.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 945 16 14 05
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: objetosperdidos.policia@vitoria-gasteiz.org
- Identifikazio agiria (NAN, AIZ, pasaportea...)
Jabeak gauza itzuli duenari gauza horren balorearen edo prezioaren hamarrena ordaindu behar dio, eta galdutako gauzak Kode Zibileko 616. artikuluan adierazitakoa baino gehiago balio badu, hogeirena ordaindu beharko dio.
Bi urte pasa ondoren jabea agertzen ez bada, galdutako gauza edo gauza horren balorea aurkitu duenari emango zaio.
Informazio gehiago
Saila: Segurtasuna
Zerbitzua: Udaltzaingoa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Ez du
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.