Eskabidea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gaixotasunak prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituztenen bizi-kalitatea hobetzeko sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntzak: Justifikazioa
Jasotako dirulaguntza justifikatzea.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 11 zk., 2023ko urtarrilaren 27koa
Arlo sozio-sanitarioko irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak izan ahalko dira dirulaguntza hauen onuradun.
Bi hilabeteko epean justifikatu beharko dira dirulaguntzak, programa edo jarduera amaitzen denetik kontatuta, edo ematen denetik aurrera kontatuta, gauzatu ondoren emandakoa bada.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
Egindako proiektuaren oroitidazkia eta oroitidazki ekonomikoa bildu beharko ditu justifikatzeko dokumentazioak.
Proiektuaren oroitidazki deskriptiboa
- Jardueraren garapenari buruzko memoria deskripibo eta grafikoa, deialdi honetako balorazio-irizpideak justifikatzeko oinarri gisa balio duten xehetasun guztiekin.
- Euskararen erabileraren jarraipena. Horretarako, Euskararen erabileraren jarraipena egiteko fitxa aurkeztuko da.
- pdf formatuan edo antzekoan aurkeztuko dira jarduera garatzeko prestatutako esku-programa, kartel, argitalpen, txartel, prentsa-klip zein (ohar, web) argitalpen eta beste edonolako argitalpenak oro.
- Txosten bat aurkeztuko da, non aurkeztuko baitira erabilitako irudiak, bai eta marka instituzionalak eta Vitoria-Gasteizko Udalaren dirulaguntzaren zabalkunde eta publizitate ekintzak ikusgai egon diren euskarrien zerrenda.
Oroitidazki ekonomikoa
- Diruz lagundutako jardueraren aurrekontuaren % 100 justifikatu beharko da, ohiko justifikazio-kontua betez.
- Ez dira aurkeztu beharko udalak diruz lagundutako gastu guztien fakturak eta horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak (banketxeak egindakoak) baino, zeharkako gastuei dagozkienak izan ezik.
- Legez eskatzen diren datu guztiak jasotzen dituzten fakturak baino ez dira onartuko (faktura zenbakia, jaulkipen-data, izen-abizenak, izen sozial osoa, zerga-administrazioak emandako identifikazio fiskalerako zenbakia, eragiketen deskribapena, BEZa edo bestelako zerga-tasak).
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Osasun Publikoa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.