Justifikazioa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Gaixotasunak prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituztenen bizi-kalitatea hobetzeko sentsibilizazio-proiektuetarako dirulaguntzak: Eskabidea
Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta entitateen proiektuak laguntzea du xede, gaixotasunak prebenitzeko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko sentsibilizazio-proiektuak egiteko, beti ere Gasteizko biztanleei zuzenduta badaude.
Deialdi honetako laguntzak bi programatan banatzen dira: A programa, 2023ko ekitaldikoa, eta B programa, 2023-2024 ikasturtean zehar garatzekoa.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 8zk. 2024ko urtarrilaren 19a
Arlo sozio-sanitarioko irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakunde pribatuak izan ahalko dira dirulaguntza hauen onuradun.
- Beren estatutuetako helburuen artean berariaz aitortuta izatea osasuna sustatzeko edo elkartekideen bizi-kalitatea hobetzeko ekintzak egitea.
- Dirulaguntza eskatzen duten pertsonek edo entitateek Gasteizko udalerrian izan beharko dute helbidea, eskatzaileak udalaz gaindiko entitateak diren kasuetan izan ezik; kasu horietan, dirulaguntzaren xede diren ekimenak Gasteizko udalerrian egin behar dira eta udalerriko biztanleei egon behar dute zuzenduta.
- Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradun izateko aipatzen diren debeku egoeretakoren batean ez egotea.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
- E-II. eranskina. Elkartekideen zinpeko aitorpena
- IV-E. eranskina: AURREKONTUA. Proiektuko/jarduerako irabazi eta gastuen egiaztagirien zerrenda
- Erakunde eskatzailearen estatutuen eta identifikazio fiskaleko txartelaren kopia, Kirol eta Osasun Publikoko Sailaren deialdira aurkezten diren lehen aldia denean, edo, beste edizio batzuetan aurkeztu diren kasuetan, estatutu horiek azken aldiz aurkeztu zirenetik aldaketaren bat izan dutenean
- Eskatzailearen ordezkaritzaren egiaztapena eta elkarte eskatzailearen legezko ordezkariaren nortasun agiriaren (NAN) edo atzerritarraren identifikazio zenbakiaren (AIZ) kopia.
- Banketxearen egiaztagiria, kontu-zenbakia eta titularraren izena agertzen dituena (elkarteak berak izan beharko du titular).
- Programaren eta jardueren proiektua: erakunde eskatzaileak, gehienez ere, 40 orrialdeko dokumentu batean aurkeztu beharko du proiektua, eta, betiere, deialdi hau arautzen duten oinarri espezifikoetan adierazitako ezaugarriei erantzun beharko die. Besteak beste, diru-sarreren eta gastuen aurrekontu bat sartuko da, IV-S Eranskinaren arabera.
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Osasun Publikoa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.