Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Familia ugarientzako hobaria

Familia ugariko kide diren pertsonen etxebizitzei tratamendu fiskal hobea ematea da hobariaren xedea. 

Hobaria % 90ekoa, % 50ekoa edo % 10ekoa izango da. Hobari hau babes ofizialeko etxebizitzetarako ezarritakoarekin bateragarria da, baldin eta bien batuketak kuotaren % 100a gainditzen ez badu.

Laburpen-taula: Familia ugarientzako hobariak, 2026. urtean

Betebeharrak

  • Etxebizitzan erroldatuta egotea.
  • Estandarizatutako errenta-mailak betetzea (Errenta kalkulatzeko adibidea) .
  • Beste inongo etxebizitzaren jabe ez izatea, % 50eko edo hortik gorako ehunekoan.

Epea

(e)tik (e)ra.

Zerga horri dagozkion hobariak 2026ko uztailaren 30era arte eska daitezke. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.

Dokumentazioa

  • Familia ugariaren agiriaren kopia.
  • Azkeneko errenta aitorpena, Araban eginez gero ez da beharrezkoa.

Tramitea egiteko moduak

Online

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa
  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Posta elektroniko bidez

Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


Zenbatekoa

Hobarien protzentaia Ordenantza Fiskalen 1 epigrafean jasota dago.

Ohiko galderak

Zer da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), "kontribuzioa" edo "katastroa"?

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), "kontribuzio" edo "katastro" izenez ere ezaguna, zerga zuzeneko, egiazko, objektibo eta aldizkakoa da, ondasun higiezin baten jabegoa, gozameneko eta azalerako eskubide baten titularitatea eta ondasun horien gaineko kontzesio administratibo baten titularitatea grabatzen dituena. Udalerri batean dauden hiri edo landa ondasun higiezin guztiei eragiten die.


Nork ordaindu behar du?

Jabeek eta ondasun higiezinak dituen gozamenen titularrek. Higiezinak aldi berean gozamendunak eta jabeak baditu, gozamendunari dagokio ordaintzea. Zerga ordaindu beharko dute, halaber, ondasun higiezinen gaineko edo horiek eratxikirik dauden zerbitzu publikoen gaineko administrazio emakideen titularrek.

Errentan emandako higiezinei dagokienez, zergaren kuota maizterrak ordainduko duela hitzartu dezakete alderdiek kontratuan, baina horrek ez du Udala lotzen, hark jabeari eskatu behar baitio.


Zein da zerga ordaintzeko epea?

Epea urtero zehazten da, zergen eta zuzenbide publikoko beste diru-sarrera lokal baztuen gestio, zerga-bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorrean. 

Ordaintzeko epea zergak ordaintzeko egutegian jasotzen da. 

Epe edo kuota bat baino gehiagotan ordaintzeko aukera ere badago.


Nola kalkulatzen da zergaren kuota?

Arabako Foru Aldundiak egindako etxebizitzen katastro balorazioa (Higiezinen Katastroa) oinarritzat hartuz, Udalak edo zerga kudeaketaz arduratzen den organoak zergaren kuota kalkulatzen du, zerga tasa bat (ehuneko bat) ezarriz; orain % 0,323 da tasa eta % 0,414, katastro erabileren eta katastro balioarenatalasearen arabera. Begiratu taula. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga-Ordaindu beharrekoa.


Noiz sortzen da premiamenduzko errekargua?

Borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean, eta premiamendu-probidentzian jakinarazi ez bada, zerga zorraren % 5ekoa da, %10 ekoa premiadun-probidentzian jakinarazi bada eta % 20koa probidentzian adierazitako epea pasatu bada.


Erreklamatu arren ordaindu behar dut?

Bai. Erreklamatzeak ez du kentzen ordainagiriaren zenbatekoa ordaindu beharra, salbu eta berme nahikoa aurkezten bada.


Non eskatu behar dut ziurtagiri bat?

Nahitaezkoa da ordainketa helbideratzea?

Bakarrik epetan ordaindu nahi baduzu.


Ondasun Higiezinen Zerga zenbat epetan ordain dezaket?

Bai. Zenbait epetan ordaintzeko aukera aurreikusi da, gastu gehiturik gabe.

Epe batean baino gehiagotan ordaintzeko ezinbestekoa izango da ordainketa banku batean helbideratuta izatea.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) epeka ordaintzea.


Eskatutako epeak alda ditzaket?

Edozein unetan informazio guneetako batera joan zaitezke eskatutako epe kopurua nahiz finantza-kontuaren zenbakia aldatzera. Nahi baduzu, epetan ordaintzeko eskaera ere ezeztatu dezakezu.


Iaz OHZren ordainagiria epetan ordaintzeko eskatu nuen; aurten zer egin behar dut?

Ez duzu ezer egin behar. Eskaera behin eginez gero hurrengo urteetan berdin mantentzen da.


Titularra aldatzen bada ordaindu beharrekoa erdibanatzen da?

Zerga betebeharra urteko urtarrilaren 1ean sortzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator, beraz, egun horretan, urtarrilaren 1ean, ondasun higiezinaren jabea dena izango da ordainagiriaren titularra. Ordainagiria banaezina izango da, hots, urte natural osoa hartuko du, eta ezin izango da zatitu ondasunaren titulartasuna aldatzen bada ere.


Ondasun higiezinak jabe bat baino gehiago badu, jabe bakoitzari bere zatiari dagokion ordainagiria bidaltzen zaio?

Zerga-egitate bakarra dagoenez (ondasun higiezin baten jabetza), ondasun bakoitzeko likidazio bakarra egiten da, jabetzak hainbat titular baditu ere.

Hala ere, jabe bakoitzak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriko kuota banatzeko eska dezake, idatziz, higiezin horretan duen titulartasunaren ehunekoaren arabera dagokiona kontuan hartuta. Kuotaren bat ordaindu gabe geratzen bada, gainontzeko titularretako edozeini eskatuko zaio zorra ordaintzea, ordaintzeko obligaziodun solidarioak diren aldetik.

Betebeharrak:

  • Gutxieneko zenbatekoa: Jabetzaren ehunekoaren arabera gainerako jabeei dagozkien kuotak 9 eurotik gorakoak izan behar dute, eta higiezinaren zerga-oinarriak, 60.000 eurotik gorakoa.
  • Banku-helbideratzea: nahitaezkoa da higiezinaren jabe guztien kuota guztietarako.
  • Higiezinaren jabe guztien helbidea, telefonoa nahiz helbide elektronikoa.

Dena dela, eragindakoek beren artean hitzartu dezakete haietako zeini bidaliko zaion ordainagiria.


Informazio gehiago

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, ibilgailuen gaineko zerga eta zaborren tasan hobaria eskatzeko, eskabide orokorreko inprimaki bakarrean egin daiteke. Eta, behin hobaria emandakoan, ez da beharrezkoa hurrengo urteetan eskatzeaUdalak automatikoki aplikatuko du, hura emateko baldintzek bere horretan jarraitzen badute.

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.