eseu


Faktura elektronikoen kudeaketa

Fakturak kontsultatzea, izapidetzen hasi gabe dauden fakturak baliogabetzea, eta Gasteizko Udalari edo haren erakunde autonomoei zuzendutako fakturei alta ematea.

Online izapidetzea: sarrera-puntu orokorraren bidez egiten da.

Aurrez-aurre tramitatzea2015eko urtarrilaren 14ko ebazpenaren arabera, aukera hori 5.000 euroko edo kopuru horretatik beherako (BEZa barne) paperezko fakturetarako baino ezin da baliatu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan. 

Faktura elektronikoen alta modu hauetan egin daiteke:

Banaka. Orientabide gisa, faktura elektronikoak sortzeko bi aukera adierazten dira: facturae.gob (Industria, Energia eta Turismo Ministerioa) eta ef4ktur.eus (Euskadiko foru aldundiak).

Multzoan. Bereziki Udalari faktura kopuru handia igortzen dietenentzat, faktura elektronikoak automatikoki bidaltzea ahalbidetzen duen kudeaketa sistema badute.

Bi kasuetan, betebehar hauek daude:

  • Faktura aurkezten duenak egiaztagiri digital baten edo Herritarraren Udal Txartelaren bidez identifikatuta egon behar du.
  • Fakturaren jaulkitzaileek edo fakturaren aurkezleek "hirugarrenak" izenez ezagutzen den udalaren sistema informatikoan alta emanda egon behar dute, eta jakinarazpenetarako helbidea izan. Bestela, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo.
  • Faktura elektroniko indibidualak bakarrik onartuko dira.
  • Igorritako fakturek betekizun hauek bete beharko dituzte:
    • Facturae (3.2 - 3.2.1 bertsioa) faktura elektronikoaren formatu egituratura doituko dira, eta sinadura elektronikoa XMLAdvanced Electronic Signatures (XAdES) espezifikazioaren araberakoa izango da.
    • Faktura azken organo hartzaileari zuzen hel dakion, ezinbestekoa izango da organo kudeatzailea, izapidetzen duen atala eta hartzailearen kontularitza-bulegoa jakinaraztea. Kontsultatu Zentroen kodeak .

Oharra: Fakturen alta multzoan egiteko, aldez aurretik, Udalarekin harremanetan jarri beharra dago, registrodefacturas@vitoria-gasteiz.org postara idatziz; gaian "Web zerbitzua erabiltzeko eskabidea" zehaztu beharko da, eta beharrizanak azaldu.

Urte osoan irekita.

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:


Faktura elektronikoaren alta Vitoria-Gasteizko Udaleko Erregistro Nagusian erregistratuko da eta faktura aurkezten duenak horren egiaztagiria eskuratu ahalko du.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Kontabilitatea

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.