Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Euskara ikasteko dirulaguntzen eskaera
Euskara ikasteko laguntzak eskatzea.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 40zk. 2026ko apirilaren 8koa
Deialdi honen bitartez bi programa arautzen dira: arrunta, herritar orori zuzendua, eta berariazkoa, kolektibo jakinetako kideei zuzendua.
Bi programetarako betebehar orokorrak:
- 16 urte baino gehiago izatea. Behin 2025-2026 ikasturtea hasi ondoren betetzen badira urteak, momentu horretatik aurrerakoari dagokion dirulaguntza baino ezingo da jaso.
- Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea 2025ko uztailaren 1etik eta ikastaroak dirauen bitartean.
- Ikastaro bakoitzean, gutxienez % 80ko bertaratzea.
Berariazko programari dagozkion eskakizunak
Honako hauei zuzendutakoa: gurasoak; aisialdiko begirale eta zuzen dariak; jantokietako eta autobusetako begiraleak; eskola-kiroleko zuzendari, epaile, entrenatzaile edo begiraleak eta horretarako ikasketak egiten ari direnak, eta hiriko merkataritzako edo ostalaritzako langileak. Eskakizun hauetakoren bat bete beharko dute eskatzaileek:
- 2014tik aurrera (urte hori barne) jaiotako haur baten aita, ama edo tutorea izatea.
- 2025-2026 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari, jantokietako edo autobusetako begirale edo eskola-kiroleko zuzendari, epaile, entrenatzaile edo begirale gisa lan egitea.
- Aipatutako titulazioetako ikasketak egiten aritzea 2025-2026 ikasturtean.
- 2025-2026 Ikasturtean hiriko merkataritzako edo ostalaritzako langilea izatea.
(e)tik (e)ra.
Eskabide-orriaz gain:
- Egindako banku-ordainketa guztien ordainagiriak.
- Beste erakunde batzuei helburu bererako eskatutako dirulaguntzei buruzko aitorpena, edo, eskuratu badira, horien zenbatekoari buruzkoa.
Berariazko programarako aurkeztu behar diren agiriak
Dokumentazio orokorraz gain:
- Gurasoentzako programaren barruan aurkezten badute eskabidea, familia-liburuaren fotokopia edo, 2021eko maiatzetik aurrera, Erregistro zibilak igorritako dagokion agiria.
- Begirale, entrenatzaile, arbitro edo aisialdiko zuzendariak eta ikasketa horiek egiten ari direnak: titulua eta lan-ziurtagiria, edo matrikula-ziurtagiria.
- Merkataritza eta ostalaritza establezimendu bateko langileak: kontratua edo beste egiaztagiri bat.
Tramitea egiteko moduak
Online
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Aurrez aurre
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Diruz lagunduko diren ikastaroak HABEk onartutako euskaltegiek emandakoak izango dira, 2025-2026 ikasturtekoak eta 2025ko ekainean hasi eta uztailean amaitutakoak. Gutxienez 80 orduko iraupena izan beharko dute.
Ez dira onartuko Udalak berak anotalutakoak, ezta Hizkuntza Eskola Ofizialekoak ere.
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Informazio gehiago
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Euskara
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.