Hobari subjetiboa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Hobaria etxebizitza hutsen programari atxikitutako etxebizitzei (Bizigune)
Hobari honen helburua jabeek "Etxebizitza hutsen programan" erregistratu dituzten etxebizitzei tratamendu hobea ematea da. Hobaria zergaren kuotaren %50ekoa izango da.
Eskuratzeko moduko daturik ez duten pertsonek eskatu beharko dute soilik, alegia:
- Errenta aitorpena Araban egiten ez badute, edo diru-sarrerarik aitortu ez badute. Aitorpena beste probintzia edo lurralde batzuetan egiten badute.
- Jabeak izan arren, katastro erreferentzien basean urtarrilaren 1ean titular gisa ageri ez badira.
Gainontzekoei ofizioz aplikatuko zaie eta Arabako Foru Aldundiak hobariaz balia daitezkeen jabeen datuak emango ditu:
- Aitorpena Araban egiten dutenen errenta datuak.
- Aitorpena aurkeztu beharrik ez dutenen diru-sarrerei buruzko datuak, baldin eta pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratzen badituzte (aitorpena egiteko muga gainditu gabe).
Baldintzak
- Ondasun higiezina etxebizitza izatera bideratzea.
- Etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 30eko 466/2013 Dekretuak araututako Etxebizitza Hutsen Programaren eta foru- zein udal-etxebizitzen plan eta programen esparruan lagata egotea.
Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.
(e)tik (e)ra.
Tasa horri dagozkion hobariak 2025eko uztailaren 30era arte eska daitezke. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Bakq, Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
Hobarien protzentaia Ordenantza Fiskalen 1 epigrafean jasota dago.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 2/2021 Foru dekretua, Foru Gobernu kontseiluaren 2/2021 araugintzako foru dekretua, irailaren 29koa. onestea Ondasun Higiezinen gaineko zergaren fortu arauaren testu bategina
- 158/2016 Akordioa, Diputatuen Kontseiluarena, martxoaren 22koa, behin betiko onartzen duena ondasun higiezinen gaineko zergari lotutako lurzoruaren eta hiri eraikinen balioztapen txostena, Gasteizko udalerriari dagokiona
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
Informazio gehiago
Izapidetzea arintzearren, ofizioz aplikatuko da, beharrezko diren datuak izanez gero.
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.