eseu


Espazio publikoan ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak erakusgai jarri eta saltzeko baimena

Espazio publikoan ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak erakusgai jarri eta saltzeko.

Pertsona fisiko edo juridikoak.

  • Ibilgailuaren nahitaezko aseguruak indarrean egon beharko du.
  • Behar denean, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egina eduki beharko du ibilgailuak.
  • Ibilgailuaren gehieneko karga ezingo da izan 3.500 kg-tik gorakoa.
  • Eskabidea egiten duen partikularraren izenean egon beharko du ibilgailuak. Ibilgailuak saltzeko establezimenduei ez zaie baimenik emango.
  • Gasteizko Udalarekin zorrik ez edukitzea (ofizioz egiaztatuko da).

Urte osoan irekita.

 

  • Titularraren nortasun-agiria. Gainera, eskatzaileak ordezkariaren bitartez badihardu, haren ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria.
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
  • Nahitaezko asegurua ordaindu dela egiaztatzen duen ordainagiria, iraungitze data ageri duelarik.
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoaren (IAT) ziurtagiria, non ageri den ibilgailuaren aldian aldiko azterketa indarrean dagoela.
  • Honetaz gain, pertsona juridikoen kasuan: Enpresaren IFZa eta eskatzailea elkartearen legezko ordezkaria dela ageri den dokumentu publikoa -elkartea eratu zeneko eskritura, estatutuak...- (hala dela erakusten duen zatiarena).

  • Titular bakoitzeko baimen bakarra emango da.
  • 15 eguneko epean jaso ahal izango da baimena, eskabidea aurkezten denetik, eskatu zen bulego berean.
  • Hiru hilabeteko balioa izango du baimenak, eta beste hiru hilabetez luzatu ahal izango da. Nolanahi ere, asegurua edo IAT iraungitzearekin batera iraungiko da.

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.