eseu


Erdi Aroko Hiriguneko udalaren enpresa zentroan alokairuan hartzeko aretoen eskaria

Erdi Aroko Hiriguneko udalaren enpresa zentroan enpresa berritzaileentzako erabilgarri dauden lokalak alokairuan uztea.

Hauek dira egoitzak:

  • Enpresa Zentroa: Errementari kaleko 31.eko, 35.eko eta 70.eko egoitzak.
  • Hedegile kaleko 70.eko egoitza.
  • Eskola kaleko 10.eko egoitza.

Hiru egoitzetarako betebeharrak:

  • Eskabidea egiten duen pertsona edo enpresak lokal propiorik ez edukitzea edo, denboraren poderioz, lokala jarduera bertan garatzeko nahikoa ez izatea edo desegokia izatea.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera horretarako edo antzeko beste baterako -hots, lokala eskatzen den ildo bereko beste baterako- alta eman zenetik hiru urte baino gehiago ez igaro izatea.
  • Beste enpresa-zentro publiko edo diru publikoz finantzatu batean kokatuta ez egon izana, bi urtetik gora, Udalaren enpresa-zentroetako lokalak eskuratzeko eskabidea aurkeztu aurretik, salbu eta enpresa-proiektua lanpostu-kopurua handitzea ekarriko duen aldakuntza edo handitzearen ondorio bada, edo -bideragarritasun-plana aztertzen delarik- lanpostuei eusteko nahitaez horrelako alokairu baten beharra dagoela ikusten bada.
  • Enpresa plan bideragarri bat edukitzea, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak ontzat emana.
  • Jarduera zilegi eta etikoa garatzea, Erdi Aroko Hiriguneko enpresa zentroko azpiegitura eta logistika ezaugarriei egokitzen zaiena, eta ez ingurumenari ez gizartean inongo arriskurik sortzen ez duena.

Errementari kaleko 31, 35 B eta 70.eko Enpresa Zentroko lokaletarako betebeharrak:

Hautaketa-prozeduran parte hartu ahal izateko, eskatzaileen jarduerak bateragarria izan beharko du indarrean dagoen hirigintza-plagintzak onartzen dituen erabilerekin (Erdi Aroko Hiriguneko HBPB); hiri-enpresak izan beharko dute, eta lehentasuna emango zaie beren negozio-estrategia teknologia erabiltzen duten produktu, prozesu edo zerbitzuen garapenean oinarritzen dutenei.

Hedegile kaleko 70.eko egoitzako lokaletarako betebeharrak:

Beren negozio-estrategia ikus-entzunezkoen sektoreko produktu, prozesu edo zerbitzuetan oinarritzen duten enpresak izatea.

Eskola kaleko 10.eko egoitzako lokaletarako betebeharrak:

Enpresa berritzailea izatea; lehentasuna emango zaie negozio estrategiaren oinarritzat teknologia erabiltzearekin lotutako produktu, prozesu edo zerbitzuak dituztenei.

Urte osoan irekita.

  • Bideratu nahi den jardueraren enpresa-plana.
  • Sustatzaileen curriculum vitae-a.
  • Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko betebeharrak ordainduak direla egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.
  • Kontratatzeko debekurik ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena.
  • Zentroan pixkanaka enpresa komunitatea sortzen laguntzearen alde lana egiteko konpromisoaren aitorpena.

Gasteizko Udalaren Enpresa Zentroetako Lokalak Eskuratzeko Prozedura Finkatzen duen Araudia xedatutakoarekin bat kudeatuko dira esleitzeko modua eta itxarote zerrendak.

Deialdia urte osoan zehar indarrean dagoenez, proiektuak jaso ahala aztertuko dira. Eskakizun guztiak bete eta proiektuaren balorazioa gainditu ondoren, lokala utziko da; beti ere lokal erabilgarriren bat balego. Bestela, itxaron zerrendan geratuko da eskabidea.

Lokalen eskaintza aldakorra da, eta aurreko kontratuen amaiera-data eta balizko uko-egiteen araberakoa izango da. Lokal libreak kontsultatzeko, deitu 945 16 12 83 telefonora edo cecm.gestion@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoan.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.