eseu


Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ) - Hobariak eta salbuespenak: Eguzki-energia autokontsumorako aprobetxatzeko hobaria

 

Autokontsumorako eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatzeko zergaren kuotan % 95eko hobaria.

  • Eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoko sistemen instalazioa autokontsumorako izatea
  • Beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunak homologatutako kolektoreak izatea.
  • Sistema horiek berariazko araudiaren arabera ezartzea nahitaezkoa ez izatea.
  • Hobari horrek soil-soilik aplikatuko zaio xede horretara bideratutako kuotaren zatiari; horrenbestez, hobaririk aplikatu ezineko beste obra mota batzuekin batera aurkezten bada, aurrekontu banakatua aurkeztu beharko da
  • Instalazio mota bakoitzari aplika dakiokeen indarreko araudi sektoriala betetzearen baldintzapean aplikatzea.
  • Ez da hobari hori emango instalazioa antolamenduz kanpoko edo legeztatu gabeko higiezinetan dagoenean.

Urte osoan irekita.

  • Hobaria instalatzeko lizentziaren eskaerarekin batera eskatuko da.
  • Beroa sortzeko instalazioek administrazio eskudunak homologatutako kolektoreak dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.

Hobarien portzentaia Ordenantza Fiskalen 3 epigrafean jasota dago.

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) dauden hobari ezberdinak ezin dira aldi berean aplikatu.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.