eseu


Eraikinen Azterketa Teknikoa (EAT) erregistratzeko eskaera

Eraikinen Azterketa Teknikoa (EAT) Udalean aurkeztea, EAEko erregistro bakarrean sar dadin. Eraiki zirenetik hona 50 urtetik gora dituzten eraikin guztiek eta baita (betetako urteez at) zaharberritzeko, energia eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako diru-laguntza publikoak eskatzen dituztenek ere EAT eskuratu eta Udalean aurkeztu beharko dute,  eta horrela, EAEko erregistro bakarrean sartuko dira.

2017ko ekainaren 28tik aurrera 50 urte bete dituzten bizitegi-erabilerarako eraikinek eta egun horretatik aurrera katalogatutako eraikinek Eraikinaren Azterketa Teknikoa (EAT) egin beharko dute urte bete pasa baino lehen:

  • Eraikinak urte horiek betetzen dituenetik aurrera, bizilekuetarako eraikinen kasuan.
  • Hala kalifikatzen dutenetik aurrera, katalogatzen badute.

Titularrek baliatu nahi duten laguntza publikoa eraikina mantentzeko, irisgarritasuna hobetzeko edo energia eraginkortasunerako lanak egiteko bada, Eraikinaren Azterketa Teknikoak eginda egon beharko du laguntzaren eskabidea formalizatu aurretik, erakinaren antzinatasuna edozein dela ere.

Urte osoan irekita.

  • EAT aurkezten duenaren NAN/IFZ. Ordezkari bidez jardunez gero, horrez gain ordezpen-ahalmenaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.

  • Hauek baino ez daude baimenduta EAT egiteko: arkitektoak eta, arkitekto teknikoak eta aparejadoreak. Titulazio horietakoren bat duen pertsona oro gaituta dago zeregin horretarako. Gainera, ez dago profesionalen inongo erregistro ofizialik; beraz, jabeen komunitateak gehien komeni zaiona aukera dezake. Baimendutako pertsonak arduratuko dira EAT egiteaz, Eusko Jaurlaritzak finkatutako ereduari jarraituz.
  • EATan finkatzen diren jarduerak egitera behartuta egongo dira jabeak, bertan ezartzen den moduan eta ematen den epean. Adierazitako epean jarduera horiek egin ondoren, Euskoregite-n Hutsen Zuzenketa Ziurtagiria aurkeztu ondoren sortzen den kodea aurkeztu behar da.

Informazio gehiago

Euskoregite atariak EAEko edozein etxebizitza-eraikini buruzko informazioa eskaintzen du: eraikuntza-urtea, EAT aurkezteko epea eta eraikinaren fitxa teknikoa.

Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

Zerbitzua: Eraikuntzak

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.