Lehen erabilerarako lizentzia eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Eraikin berrietarako edo birgaitze integralarako lan handiko lizentzia eskaera
Oinplano berriko eraikuntzetarako eta edozein erabileratarako (bizitegirako, ekoizpenerako, hirugarren sektorerako, ekipamendurako edo bestelakoetarako) eraikuntza-lizentzia eskatzea.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Obra handietarako lizentzia eskabidea
- Euskarri digitalean gehitutako agirien erantzukizunpeko aitorpena: (dokumentazioa euskarri elektronikoan aurkeztuz gero)
Dokumentazioa formatu digitalean aurkezten baduzu, erantzukizunpeko adierazpena erantsi behar duzu, euskarri digitalaren edukia zehazteko.
Obra-lizentzia (Eraikin berriak edo birgaitze integrala) tramitatzeko behar den dokumentazioa.
Lanak egiten hasi aurretik, nahitaezkoa da exekuzio-proiektua ikus-onetsia aurkeztea.
Tasa Ordenantza Fiskalen 3. epigrafean (ICIO) eta 7.5. epigrafean jasota dago.
- Ordenantza, Lerrokadura, Sestra, Zuinketa Akta eta Amaierako Planoei buruzko Udal Ordenantza
- Ordenantza, Bide publikoan zangak egin eta Laginak Hartzeari buruzko Udal Ordenantza
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
- Eraikuntzaren kode teknikoa
- 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzeko legea
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzko Legea
- 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den dekretua
- 1627/1997 Errege dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza obretako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituen errege dekretua
- 346/2011 Errege dekretua, Telekomunikazioen Azpiegitura Komunen Araudia
- 2267/2004 Errege dekretua, Abenduaren 3koa, industria-establezimenduetako suteen aurkako segurtasun-araudia onartzen duen errege dekretua
Obra handi gisa izapidetuko dira eraikin berriak edo birgaitze integrala erabilera honekin:
- Bizitegi-erabilera: familia bakarreko etxebizitzak, bi familiakoak eta kolektiboak.
- Produkzio-erabilera: industria, lantegiak eta biltegiak, eta nekazaritza- eta abeltzaintza.
- Erabilera tertziarioa: bulegoak, merkataritza, hotelak eta aisialdiko establezimendu publikoak.
- Ekipamendu-erabilera: kirola, hezkuntza, osasuna, asistentzia, kultura eta elkartegintza, erlijioa, unibertsitatea, administrazioa, hiri-zerbitzu txikiak eta defentsa.
- Beste erabilera batzuk: hiri-zerbitzuak, garraioa, aparkalekua, etab.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Eraikuntzak
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.