eseu


Eraberritzeetarako lan handietarako lizentzia eskaera

Eraikin bat osorik edo zati batean eraldatzeko obra bat egiteko lizentzia eskatzea. 

Urte osoan irekita.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:


Dokumentazioa formatu digitalean aurkezten baduzu, erantzukizunpeko adierazpena erantsi behar duzu, euskarri digitalaren edukia zehazteko.

Obra-lizentzia tramitatzeko behar diren agiriak:

Obrak egiten hasi aurretik, nahitaezkoa da exekuzio-proiektua ikus-onetsia aurkeztea.

Obra handi gisa izapidetuko dira eraberritzeak:

  • Eraikinaren eraberritze partziala (egiturak sendotzea, estalkia, fatxada...).
  • Aretoak egokitu edo eraberritzea, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 26ko 12/2012 Legean eta ondorengo aldaketetan sartutako jarduerak izan ezik.
  • Atariak eraberritzea: Igogailua instalatzea - Traba arkitektonikoak kentze.

Informazio gehiago

Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

Zerbitzua: Eraikuntzak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.