Orrialdeari buruz

Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak

Trámitea(k)

  • Itxita

    Vitoria-Gasteizko udalerrian enpresak sortu eta finkatu daitezela sustatzera bideratutako laguntzak eskatzea, elkarren arteko lehia baliatuz. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira laguntza ekonomiko horiek.

    Tramitera joan

  • Itxita

    Enpresak sortu eta finkatzeko laguntzaren eskaeran aldez aurretik sartu ez diren fakturen ordainagiriak aurkeztea.

    Tramitera joan

  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • 2024ko ekainaren 1etik 2025eko ekainaren 30ra bitarteko aldiari (biak barne) dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.

Diru-laguntzaren gai izan daitezkeen ekintzak eta gastuak

  • Deialdiaren 3. oinarrian zehaztutakoak.
  • Aurkezten diren proiektuek gutxienez diruz lagun daitekeen 5.000 euroko inbertsioa izan beharko dute.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen % 40 izango da gehienez, eta 8.000 euro eman ahalko dira enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.