eseu


Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak: Justifikazioa

Enpresak sortu eta finkatzeko laguntzaren eskaeran aldez aurretik sartu ez diren fakturen ordainagiriak aurkeztea.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 33zk. 2025eko martxoaren 21a

Enpresa pribatuak (50 soldatapeko langile baino gutxiago, eta 10 milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra, urtean), merkataritza-jarduera bat egiten dutenak eta deialdiaren betekizunak betetzen dituztenak.

(e)tik (e)ra.

Egindako inbertsioak (betiere 3. oinarrian jasotako kontzeptuenak badira) fakturen bidez egiaztatuko dira, 2024ko ekainaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean (biak barne) behar bezala jaulkitako fakturen bidez egiaztatuko dira, edo ordainketa-egiaztagiriren bitartez.

Ez da onartuko enpresa eskatzaileak hornitzaileari faktura ordaindu diola argi eta garbi identifikatzeko gutxieneko datuak zenbatekoa, ordainketaren data, kontzeptua, ordaintzailea eta onuraduna jasotzen ez dituen banku-egiaztagiririk.

Aurkeztutako egiaztagiria osatutzat jotzen ez bada, banku-entitateak ontzat eman edo zigila dezala eskatu ahal izango da.

Justifikatzeko epea bukatzen delarik egindako gastuen zati bat baino ordaindu ez bada, proportzionaltasun-printzipioa aplikatuko da, kobratzeko eskubidea galtzeari dagokionez.

Diruz laguntzeko aurkeztutako inbertsioen fakturak euroa ez den beste moneta batean badaude, interesdunak zenbatekoa eurotan adierazi beharko du, faktura egin zen egunean Europako Banku Zentralak adierazitako kanbio-tasaren arabera.

  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • 2024ko ekainaren 1etik 2025eko ekainaren 30ra bitarteko aldiari (biak barne) dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.

Diru-laguntzaren gai izan daitezkeen ekintzak eta gastuak

  • Deialdiaren 3. oinarrian zehaztutakoak.
  • Aurkezten diren proiektuek gutxienez diruz lagun daitekeen 5.000 euroko inbertsioa izan beharko dute.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen % 40 izango da gehienez, eta 8.000 euro eman ahalko dira enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.